idazle frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Annick du Réau de La Gaignonnière, jaiotzez Annick Germaine Juliette Meaulle (Bretainia, 1922ko azaroaren 4a – 2024ko abuztuaren 11[1]), Annick de Souzenelle izengoitiaz ezagunagoa, frantziar idazlea izan zen, espiritualitateari buruzko lanengatik ospea lortu zuena.
Annick de Souzenelle | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Annick Germaine Juliette Meaulle |
Jaiotza | Rennes eta Bretainia, 1922ko azaroaren 4a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Chalonnes-sur-Loire, 2024ko abuztuaren 11 (101 urte) |
Hobiratze lekua | Rochefort-sur-Loire |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Geoffroy de Souzenelle (en) (1978 - 2021) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta psikoterapeuta |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa kristautasun ortodoxoa |
arigah.com |
Matematika ikasi ondoren, Annick de Souzenelle erizain anestesista izan zen denbora luzez, eta gero psikoterapeuta[2]. 1958an katolizismotik kristautasun ortodoxora konbertitu zen, eta teologia eta hebreera ikasi zituen[3].
Espiritualitateari buruzko lan ugari idatzi zituen. Kabalan, Carl Gustav Jungen ideietan eta hebreerazko filologian inspiratu zen[4]. Hebrear tradizioaren eta Bibliaren azterketan espezializatu zen[5][6].
2016an Arigah erakundea sortu zuen[7].
2024ko abuztuaren 11ko goizean hil zen, 101 urte zituela[8].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.