poeta estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Anne Sexton (1928ko azaroaren 9a - 1974ko urriaren 4a) poeta estatubatuarra izan zen, poesia konfesionala idazteagatik ezaguna. 1967an Poesiako Pulitzer saria irabazi zuen.
Anne Sexton | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Newton, 1928ko azaroaren 9a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Weston, 1974ko urriaren 4a (45 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Hills Cemetery (en) |
Heriotza modua | suizidioa: karbono monoxidoagatiko intoxikazioa |
Familia | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bostongo Unibertsitatea Garland Junior College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea eta haur literaturaren idazlea |
Enplegatzailea(k) | Bostongo Unibertsitatea Oberlin College (en) Colgate University (en) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Phi Beta Kappa Elkartea |
anne-sexton.net | |
Anne Sexton (Anne Gray Harvey zen bere benetako izena) Massachusetts estatuan jaio zen, familia burges batean. Artile-ekoizle ezagun baten alaba zen, hiru ahizpetan gazteena, eta bizialdi guztia Boston inguruan egin zuen. 1948an Alfred Muller Sexton II.arekin ezkondu zen, eta elkarrekin bizi izan ziren, 1973an dibortziatu zirenera arte. Bi alaba izan zituzten: Linda Gray Sexton (1953), gerora eleberrigilea izango zena, eta Joyce Sexton (1955).
1954an, lehenengo alaba jaio osteko urtean, erditu ondorengo depresioa diagnostikatu zioten. Bulkada maniako bat izan zuen, eta ospitaleratu egin zuten. 1955ean, bigarren alaba jaio ondoren, beste krisi bat izan zuen, eta berriz ere ospitaleratu zuten. Alabak beren aitaren aldeko aitita-amamekin bizitzera joan ziren. Urte hartan, bere urtegunean, bere buruaz beste egiten saiatu zen.
Marin Orne medikuak poesia idaztera bultzatu zuen, eta 1957an John Holmes-en poesia-lantegira joaten hasi zen. Denbora gutxian, poesiagintzarako dohain berezia zuela erakutsi zuen, eta bere poemak ezagunak egiten hasi ziren, ospe handiko aldizkarietan argitaratuta (New Yorker, Harper's Magazine eta Saturday Review). Mentore izan zuen W. D. Snodgrass poetak sormena garatzen lagundu zion; haren "Heart's Needle" poeman inspiratuta, Sextonek "The double image" poema idatzi zuen, ama-alaben arteko harremana aztertzen duena. Holmesen lantegian Maxine Kumin poeta ezagutu zuen, hil artean lagun mina izango zuena. 1963 eta 1975 bitartean, haur-literaturako lau liburu argitaratu zituzten elkarrekin. Bostongo Unibertsitateko beste lantegi batean AEBetako poesia konfesionalaren aitzindarietako batekin ikasi zuen, Robert Lowell-ekin; aldi hartan, Sylvia Plath ezagutu zuen. Gerora, Sextonek berak ere hainbat poesia-lantegi gidatu zituen zenbait unibertsitatetan.
Poemetan lantzen zituen gai nagusiak depresioaren kontrako borroka, suizidiorako joera eta bere bizitza pribatuko beste xehetasun batzuk ziren; esate baterako, senarrarekin eta alabekin zeukan harremana. Bestalde, hainbat kritika jaso zituen garai hartan tabu ziren gaiak poemetara ekartzeagatik, hala nola hilekoa, abortua eta droga-mendekotasuna.
Lehenengo poema idatzi eta hamabi urtera, AEBetako poetarik estimatuenetako bat zen. Aitortza eta sari ugari eta liburuak idazteko diru-laguntzak jaso zituen. 1967an poesiako Pulitzer saria irabazi zuen Live or die liburuarekin; gerora, sari ezagun horretako epaimahaiko kide izan zen.
1974ko urriaren 4an bere buruaz beste egin zuen, garajean sartu eta autoaren ihes-hodiko karbono monoxidoa arnastuta. Aurretik, Maxine Kuminekin bazkaldu zuen, 1975eko martxoan argitaratzekoa zen The Awful Rowing Toward God liburuaren galeradak elkarrekin berrikusteko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.