Anne Hidalgo

From Wikipedia, the free encyclopedia

Anne Hidalgo
Remove ads

Anne Hidalgo (San Fernando, 1959ko ekainaren 19a) frantziar politikaria da, egungo Parisko alkatea dena.

Datu azkarrak lehendakari, Councillor of Metropolis of Greater Paris (en) ...

Andaluzian jaioa, bi urte besterik ez zituela gurasoak Lyonera joan ziren. Frantziako Alderdi Sozialistako kidea, 2001etik aurrera Bertrand Delanoërekin lan egin zuen Parisko udalean, eta 2014an bihurtu zen alkate. Postu hori bete zuen lehen emakumea izan zen.[1]

Remove ads

Biografia

Lehen urteak

San Fernandon jaio zen (Cadiz, Espainia). Ama jostuna zuen, eta aita elektrizista eta sindikalista zen San Fernandoko ontzioletan.

Bi urte zituela, familia Lyonera joan zen. Hango unibertsitatean Zuzenbidea eta Gizarte eta Lanaren Zientziak ikasi zituen. 1973an familiako kideek frantziar nazionalitatea lortu zuten, eta izena aldatu zuen, jatorrizko Anatik Annera. Beranduago, Parisera joan zen bizitzera.[2][3]

1980ko hamarkadan ezkondu zen lehen aldiz, eta bi ume eduki zituen. 2004an berriro ezkondu zen Jean-Marc Germain politikariarekin, eta beste ume bat eduki zuen.[4]

Langile publikoa eta politikaria

1982an oposaketak gainditu zituen lan ikuskaritzan lan egiteko. Gurasoak San Fernandora itzuli ziren, baina Hidalgok Frantzian jarraitzea erabaki zuen.

1994an Alderdi Sozialistan sartu zen. 1997 eta 2002 urteen artean hiru ministeriotan lan egin zuen, eta lan arloan berdintasuna lortzeko legeak idazten lagundu zuen. 2001ean Parisko zinegotzi hautatu zuten. 2001etik 2014era Parisko alkate Bertrand Delanoëren laguntzailea izan zen, alkateorde postua betez.[5][6]

2011an funtzionario kargua utzi zuen.[7]

Parisko alkate

2014ko martxoaren 30ean Parisko lehen alkate emakumezkoa bihurtu zen, bigarren itzulian botoen %54,5 lortuta.[8] 2020ko ekainaren 28an berriro irabazi zituen hauteskuneak.[9]

Bere agintaldian bizikletaz ibiltzeko azpiegiturak ugaritu ditu, eta horrek asko handitu du garraiobide honen erabilera.[10][11][12]

2022ko Hauteskunde Presidentzialetako hautagai izan zen, baina hamargarren postuan geratu zen, botoen %1.15 lortuta.[13][14][15]

Remove ads

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads