Gasteizko errugbilaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Anne Fernandez de Corres Del Río (Gasteiz, 1998ko maiatzaren 30a - )[1] errugbi jokalari arabarra da. Gaztedi, Cisneros eta Eibar taldeetan jokatu du eta Espainiako selekzioarekin ere hainbat txapelketa irabazi ditu. Gaur egun euskal errugbiak duen emakumezko jokalari onenetakoa da.[2]
Anne Fernandez de Corres | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Gasteiz, 1998ko maiatzaren 30a (26 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | uztartze-erdilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 158 zentimetro |
Angela izeba errugbilaria du eta hark animatuta hasi zen txikitan Gasteizko Gaztedi Rugby Taldean jokatzen.[3] 7 urte zituenetik 15 bete arte eskolako talde mixtoan jokatu zuen eta 2014an emakumezkoen senior taldean sartu zen.[4]
2016an Fisioterapia ikasketak egitera Madrilera joan zen eta Club de Rugby Cisneros taldeak fitxatu zuen.[2] Aurreneko denboraldian Ohorezko mailara igo zen eta bi denboraldi egin ditu maila gorenean.[5] Fisioterapia utzi eta Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako gradua egiten ari da orain.
2015ean Espainiako selekzioarekin egin zuen debuta, bai XV-eko selekzio handiarekin eta baita Zazpiko 18 urtez azpikoarekin ere.[6] Ordutik ezinbesteko jokalaria bihurtu da selekzioan eta nazioarteko partida ugari daudenez 2019-2020 denboraldian selekzioarekin baino ez zuen jokatu. Bi urte horietan gainera lesio larri baten ondorioz urtebetetik gora egin zuen jokatu gabe.[7]
2021eko urtarrilean Eibar Rugby Taldearekin egin zuen debuta[8] eta aurreneko partidan entsegua egin zuen.[9]
Taldea | Urteak |
---|---|
Gaztedi Rugby Taldea | 2014-2016 (seniorretan) |
Club de Rugby Cisneros | 2016-2019 |
Eibar Rugby Taldea | 2021- |
Espainiako selekzioan debuta egin zuenetik txapelketa askotan jokatu du eta garaipenak ere lortu ditu.
XVeko selekzioarekin 2015eko abenduaren 19an jokatu zuen aurrenekoz Madrilen Hong Kongeko selekzioaren aurka, 17 urterekin artean Gaztediko jokalaria zela.[10] Europako hiru txalpelketa jokatu ditu (2016an Madrilen, 2018an Bruselan eta 2020an Guadalajaran) eta hiruretan txapelduna izan da.[5][7] 2017an Munduko txapelketa jokatu zuen Irlandan eta hamargarren egin zuen selekzioak.
Zazpiko selekzioan debuta 2015eko irailean egin zuen, 18 urtez azpiko taldean. 2015 eta 2016ko Europako txapelketak jokatu zituen eta bietan bigarren gelditu zen. Ordutik aurrera senior taldera pasa eta Europako hiru txapelketatan eta 11 World Serietan jokatu du.[1] Joko Olinpikoetarako sailkapen fasea ere jokatu du baina ez du sailkatzerik lortu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.