From Wikipedia, the free encyclopedia
Anna Burns (Belfast, 1962) Ipar Irlandako idazlea da, Ipar Irlandako Booker Sariaren irabazlea.[1]
Anna Burns | |
---|---|
(2020) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Belfast, 1962ko martxoaren 7a (62 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | John M. McKeon (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | St Gemma's High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Belfasten jaio zen eta Ardoyne langile auzo katolikoan hazi zen. St Gemma's High School-en ikasi zuen. 1987an, Londresera joan zen bizitzera. 2014. urtetik aurrera, bere bizilekua East Sussexen ezarri zen, Ingalaterrako hegoaldeko kostaldean. [2]
Bere lehen eleberria, No Bones, Ipar Irlandako gatazkan Belfasten hazi zen neska gazte baten bizitzaren kontakizuna da. Nobelan islatzen den egiturarik gabeko familiak Ipar Irlandako egoera politikoa sinbolizatzen du.[3] No Bones- ek irabazi zuen Royal Society of Literature- k emandako 2001eko Winifred Holtby Memorial saria Erresuma Batuko eta Irlandako urteko eskualde mailako eleberri onenari. Ipar Irlandako literaturaren arazoak azaltzen dituzten eleberrien artean, No Bones eleberri hau obra garrantzitsutzat jotzen da eta James Joyceren dublindarrekin alderatu da Belfasteko jendearen eguneroko hizkuntzara hurbiltzeagatik.
Bere bigarren eleberria, Little Constructions, 2007an argitaratu zuen Fourth Estate-k ( HarperCollins argitaletxearen jabetzakoa). Istorio ilun, komiko eta ironikoa da, gaizkileen familia hurbileko emakumezko batena, misio bat esleitzen zaiona. [4]
2018an, Anna Burnsek Man Booker saria irabazi zuen Milkman hirugarren eleberriagatik, saria irabazi zuen Ipar Irlandako lehen idazlea izanik. Ekitaldiaren ostean, Graywolf Press-ek iragarri zuen " Milkman " Estatu Batuetan argitaratuko zuela 2018ko abenduaren 11n.[5] Milkman nobela esperimentala da, non narratzailea izenik gabeko "ahizpa ertaina" bezala ezagutzen dena, askoz zaharragoa den Milkman paramilitarrak jazartzen duen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.