aktore indiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Anjana Bhowmik, jaiotzez Arati Bhowmik, (bengaleraz: অঞ্জনা ভৌমিক; Cooch Behar, 1944ko abenduaren 30a – Kalkuta, 2024ko otsailaren 17a) indiar aktorea izan zen, bengalerazko filmetan parte hartzeagatik ezaguna.
Anjana Bhowmik | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cooch Behar (en) , 1944ko abenduaren 30a |
Herrialdea | India Britainiar Raj Indiako Agindupeko Lurra (1947ko abuztuaren 15a - 2024ko otsailaren 17a) |
Heriotza | Kalkuta, 2024ko otsailaren 17a (79 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kalkutako Unibertsitatea Suniti Academy (en) |
Hizkuntzak | bengalera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Bibhuti Bhusan Bhowmiken alaba, Cooch Behar hirian jaio zen 1944ko abenduaren 30ean. Jaiotzez Arati Bhowmik jarri zioten izena, baina egunerokoan Babli deitzen zioten. 1961ean Mendebaldeko Bengalako Batzordeko Batxilergoko Azterketa gainditu zuen Cooch Beharko Suniti Akademian. Horren ostean, Kalkutako Unibertsitatean ikasi zuen. Anil Sharma itsas armadako ofizialarekin ezkondu ondoren, Mumbaira joan zen bizitzera. Bi alaba izan zituen, Nilanjana Sharma eta Chandana Sharma[1], eta biak aktore bihurtu ziren baita ere. Zaharrena, Nilanjana Sharma, Jisshu Sengupta aktorearekin ezkonduta dago[2][3].
2024ko otsailaren 17an hil zen, 79 urte zituela[3].
1964an, 20 urterekin, debuta egin zuen zineman, Pijush Bosek zuzendutako Anustup Chanda filmean. Filma estreinatu aurretik, izena aldatu zuen Anjana bihurtzeko. Lehen filmaren estreinaldiarekin ezagun egin zen. Hainbat filmetan Uttam Kumar aktorearekin batera antzeztu zuen: Chowringhee, Kokhono Megh, Nayika Sangbad, Roudra Chhaya, Raj Drohi[4].
Urtea | Izenburua | Pertsonaia |
---|---|---|
1964 | Anustup Chhanda | |
1965 | Thana Theke Aschi | Sheela, Chandra Madhaben alaba |
1966 | Griha Sandhane | |
Rajdrohi | Chinta | |
1967 | Mahashweta | |
Nayika Sangbad | Urmila/Gita | |
1968 | Chowringhee | Sujata Mitra |
Kokhono Megh | Seema Roy, arte irakaslea | |
1969 | Shuk Sari | |
1970 | Dibratrir Kabya | |
1971 | Pratham Basanta | |
1973 | Roudra Chhaya | |
1979 | Bhagyalipi | |
1981 | Shukhe Thako | |
1987 | Nishibasar |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.