Jostuna, diseinatzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Angela Arregi Moral (Gasteiz, Araba, 1939 – Barakaldo, Bizkaia, 2006ko uztailaren 20a) bizkaitar moda-diseinatzailea zen.
Angela Arregi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1939 |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | Barakaldo, 2006ko uztailaren 20a (66/67 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | moda-jostuna |
Gasteizen jaio baze ere, oso lotua egon zen Bilbori, bertan egin baitzuen bizitzaren zati handi bat. Bost seme-alabaren ama izen zen. Modaren munduan 1969an hasi zen. Urte horretan bertan ireki zuen bere lehen arropa-denda, nahiz eta geroago Estatu guztian zehar hedatu. Makina bat herrialdetara esportatu zituen bere lanak, esaterako, Japonia, Estatu Batuak, Italia, Ingalaterra edota Frantziara. Europako moda-desfilerik garrantzitsuenetan aurkeztu zituen bere lanak; Madrilgo Cibeles pasarela edo ibiltokian “Dedal de Platino” deritzon saria eman zioten 2002an, “Arregui Grupo Empresarial” izeneko proiektuarengatik.
Eusko Jaurlaritzak bere firma erabili zuen 1996an Italian promozionatzeko. Lau urte geroago Espainiako diseinatzaile onena izendatu zuen Cosmopolitan aldizkaran iak, eta, urte berean, larruzko bilduma bat egin zuen El Corte Inglés enpresarentzat.
Beste hainbat diseinatzailek bezala, arropaz gainera, hark sortutako bestelako produktuak ere salgai jarri zituen (emakumeentzako osagarriak eta perfumeak). Bere lanari esker hainbat sari lortu zituen. 1997an, aurrerapauso handia egin zuen modaren munduan, frankiziak ireki baitzituen bere izen-markarekin.
Gaixotasun luze baten ostean hil zen, 2006ko uztailaren 20an, Barakaldoko Gurutzetako Ospitalean.[5][6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.