From Wikipedia, the free encyclopedia
Greziar mitologian Anfitrite[1] (antzinako grezieraz: Ἀμφιτρίτη) ur gaziaren jainkosa da. Poseidon bere senarrarekin batera, ozeanoak gobernatzen zituen.[2] Bere erromatar baliokidea Salazia da.
Hesiodoren Teogoniaren arabera, Anfitrite, Nereo eta Dorisen berrogeita hamar alaba nereidetako bat izan zen, edo Ozeano eta Tetisena (beraz, ozeanide bat), Apolodororen arabera, nork, ozeanideen artean ez ezik, nereiden artean aipatzen duen.[3][4]
Poseidonekin hainbat seme eduki zituen, haien artean: Triton eta Rodo. Beste bertsio batzuek, Bentesicime izeneko hirugarren alaba bat izan zezakeela diote.[5]
Erroman Salazia deitu zioten, 120347 asteroideari ematen dion izena, Kuiper gerrikoaren objektua, ziuraski, laster planeta nanotzat hartua izango dena. Bere ikurra maskorra da eta bere ilargi bakarra Actea deitzen da, bere ahizpa nereidetako baten omenez.[6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.