From Wikipedia, the free encyclopedia
Anetta Petrovna Sidorova, jaiotzez Ponomariova[1], (errusieraz: Анэтта Петровна Сидорова (Пономарёва); Tylovai, 1939ko azaroaren 20a – 2024ko ekainaren 10a[2]) errusiar-sobietar kazetari eta politikaria izan zen. 1984tik 1995era, Udmurtiako Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoko eta Udmurtiako Errepublikako kultura sailburu izan zen[3].
Anetta Sidorova | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tylovai, 1939ko azaroaren 20a |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Errusia |
Heriotza | 2024ko ekainaren 10a (84 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta politikaria |
Anetta Sidorova Udmurtiako Tylovai herri txikian jaio zen. Haren aitak Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen, eta gerra amaitu eta hiru urtera hil zen. Ama paramedikua zen, eta alargundu ondoren bakarrik hazi zituen bi alaba. Umetan Anettak irakasle izateko gogoa zuen[4], baina 1956an eskolan graduatu[5] eta gero lanean hastea erabaki zuen amari laguntzeko[4].
18 urte zituela, Mikhail Sidorov gidariarekin ezkondu zen. Ikasten jarraitu nahi zuen, baina senarra eta amaginarreba ideia horren aurka agertu ziren. Telefono operadore gisa lan egin zuen Nizhniaia Pykhta herriko komunikazio sailean, eta 1958az geroztik Debiosyko barrutiko nekazaritza saileko idazkari mekanografiatzaile. 1965ean Permeko Estatu Unibertsitateko geografia fakultatean lizentziatu zen[4][5].
1962tik 1968ra, Kezko barrutiko Zvezda egunkariko zuzentzaile, literatura-langile eta erredakzioko gutunen saileko buru izan zen. Handik gutxira, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako eskualde-batzordeak Sverdlovskeko Goi Alderdi Eskolara ikastera bidali zuen. Bi urte geroago Udmurtiara itzuli zen, eta barrutiko batzordeko propaganda eta asaldura saileko buru izendatu zuten[4].
1970eko hamarkadaren hasieran, Izhevskera gonbidatu zuten abeltzainen lanari buruz telebistan kontatzeko. Handik gutxira, errepublikako kultura sailburuorde kargua hutsik geratu zenean, elkarrizketa baterako gonbidapena egin zioten. 12 urtez geratu zen kargu horretan, eta 1984an sailburu izendatu zuten. 1993an kultur erakundeen kudeaketa praktikak egin zituen Alemanian[5].
1995etik 2000ra, Udmurtiako Errepublikako Kontseiluko batzorde iraunkorreko erreferente izan zen. 2000tik 2003ra, Udmurtiako Estatuko Opera eta Ballet Antzokiko zuzendaria izan zen[5].
2024ko ekainaren 10ean hil zen, 84 urte zituela[2].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.