Iturengo euskaltzain emeritua From Wikipedia, the free encyclopedia
Andres Iñigo Ariztegi Iturenen (Nafarroa) jaio zen, 1945eko otsailaren 17an. Filosofia eta Letretan doktorea da. Irakasle ibili zen urtetan Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean. 1987ko uztailaren 24an Euskaltzain urgazle izendatu zuten eta Euskaltzain oso 1999ko otsailaren 26an. 13. aulkia eskaini zioten, aurretik Federiko Krutwigek izan zuen aulkia. 2020ko uztailean euskaltzain emeritu izatera pasa zen eta haren ordez Paskual Rekalde sartu zen akademian.
Andres Iñigo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ituren, 1945eko otsailaren 17a (79 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | filologoa eta idazlea |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Euskaltzain oso izendatu zutenean “Onomastika euskararen normalizazioan”[1] izeneko sarrera hitzaldia irakurri zuen Iturenen 2000ko maiatzaren 27an.
Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria da, 1997ko urtarrilaren 31n izendatua.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.