Andre Mariaren eliza (Los Arcos)

From Wikipedia, the free encyclopedia

Andre Mariaren eliza (Los Arcos)map

Andre Mariaren eliza Nafarroako Los Arcos udalerrian dagoen eliza bat da. Herrigunean eta izen berdineko Andre Mariaren plazan dago. 1993an Nafarroako kultura ondasuna izendatua izan zen.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Andre Mariaren eliza
Kultura ondasuna
Frantses bidea Nafarroan Frantses bidea Nafarroan
Thumb
Thumb
Andre Mariaren elizaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaLos Arcos
Koordenatuak42°34′08″N 2°11′34″W
Thumb
Arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0007428
    Itxi

    Historia

    II.-XVIII.mendeen artean eraiki eta zaharberritua izan zen. Hortaz, eraikin honek arte-estilo ezberdinak dauzka: erromaniko berantiarra, protogotikoa, berpizkundea eta barrokoa. Hein batean, Donejakue bideari zor zaio elizaren eraikuntza, XII. mendearen bukaeran hasi baitzen altxatzen, erromesen etorrera handiarekin bat.

    Eraikina

    Barnealdean XVII. mendeko erretaula handi, bikain eta ikusgarria dago eta Andre Mariaren irudi gotiko bat da erretaula buru. Baina, bestelako erretaulak ere badira, batzuk rococoak eta besteak barrokoak, bai eta erlikiak gordetzen dituzten aldareak ere, edo aulkiteria manieristak koruan, kajoitegi interesgarria sakristian, Nafarroako organorik ikusgarrienetakoa eta XVI. mendeko kalostra ederra ere.

    XVI. mendeko atari platereskoa Nafarroako berpizkundearen adibiderik hoberenetakoa da. Han kerubinen buruak ageri dira eta, era berean, eserita dagoen Ama Birjina eta Haurraren irudia, aingeruek koroatua, eta San Pedroren eta San Pauloren eskulturak ere bai. Herrian, apirilaren 23an edo abuztuaren 16an artean, eta zerua garbi badago, arratsaldeko eguzkiak Ama Birjinaren irudiaren aurpegia argitzen du. Atariaren aurrean, XVIII. mendeko ate bat dago, estilo klasikoan egina, erdi-puntuko zazpi arkuk eraturiko galeria batez osatua eta erpindun-gangaz estalia.

    Tenpluak gurutze latindarreko oina du eta nabe bakarra. Barnealdeak harrituko gaitu oparo eta jori apaindua dagoelako. Apainketa errenazentista eta barrokoa da, igeltsulan, pintura eta erretauletan ageri dena. Eta, are gehiago, Erdi Aroko egiturak ere estaltzen ditu.

    Erretaula nagusia nabarmendu behar da, handia eta ikusgarria baita. Lan barroko horrek hiru erlijio ziklo zizelkatuak ditu: elizaren figurazioa, Kristoren pasioa eta Mariari eskainitakoa. Haurrarekin dagoen Ama Birjinaren irudia da erretaula buru, XIV. mendekoa. Hasieran, beltza zen, baina 1947ko zaharberritze lanaren ondoren, kolore hori desagertu zen.

    Apainketa barrokoa Ostiakoari eta Arimei. Aldiz, Ama Birjinaren Ikustaldiari eskainitako erretaula XV. mendeko aldare gotiko berantiarra da eta apainketa gai hauek agertzen ditu: profeten irudiak, erregeen gurtza eta Jesusen jaiotza.

    Altxor gehiago baditu: koruko aulkiteria, XVI. mendean estilo manieristari jarraiki egina, eta parrokiako organo ederra (1760), ziurrenera Nafarroako ikusgarriena. Urre koloretan eta urdinetan apaindua dago, bi koloreak ongi konbinaturik, hiru hodi-altuera ditu, -horietako batzuk zurezkoak dira eta margotuak daude- eta kanpoaldean tronpeteria dauka. Erreparatu kutxa apaintzen duten aingeru musikarien bederatzi neurriei, bai eta giza aurpegiaren keinuak imitatzen dituzten kontrakoen ahoen maskaroiei ere.

    XVI. mendean eraikitako klaustro gotiko berantiarrera ere badu. Proportzio zainduak ditu, eta animalien eta landareen bidez dago apaindua.

    Ikus gainera

    Kanpo estekak

    Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
    Nafarroa

    Wikiwand in your browser!

    Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

    Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

    Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.