Anders Behring Breivik

From Wikipedia, the free encyclopedia

Anders Behring Breivik

Anders Behring Breivik (Oslo, Norvegia, 1979ko otsailaren 13a - ) norvegiar herritarra, Norvegian 2011ko uztailaren 22an izandako atentatuen egilea da berak aitortu zuenez. Hasieran, esan zuen berak bakarrik egin zituela Osloko zein Utøyako atentatuak; gero, epailearen aurrean aitortu zuen bi talderen laguntza izan zuela. Hala ere, oraindik ez dago garbi ea atentatuak berak bakarrik ala laguntzarekin egin zituen.[1]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Anders Behring Breivik
Thumb
(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnders Behring Breivik
JaiotzaOslo, 1979ko otsailaren 13a (46 urte)
Herrialdea Norvegia
BizilekuaOslo
Familia
AitaJens Breivik
AmaWenche Behring Breivik
Hezkuntza
HeziketaHartvig Nissen School (en)
Oslo Commerce School (en)
(1995 - 1998)
Osloko Unibertsitatea
(2015 -
Molde University College (en)
(2021 -
Hizkuntzaknorvegiera
Jarduerak
Jardueraktrader (en) , saltzailea, ekintzailea, mass murderer (en) , terrorista eta conspiracy theorist (en)
Lan nabarmenak
KidetzaQ2319455
Q19384844
Izengoitia(k)Andrew Berwick, Sigurd Jorsalfar eta Sigurd the Crusader
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaOdinism (en)
Luteranismoa
Alderdi politikoa Alderdi Progresista

Itxi

Atentatuen egunean bertan, 1.516 orrialdeko manifestu bat kaleratu zuen interneten, bere ideia ultraeskuindarrak adierazten zituena. Besteak beste, islamaren kontrakotzat jotzen du bere burua, eta terrorismoa «herritarrak esnatzeko bidea» dela dio. Norvegiako VG egunkari digitalak dioenez, Ted Kacynski Unabomber estatubatuar terroristaren idazki bat plagiatu zuen Andersek.[2]

Epaiketan, psikiatrek egindako txostenean, eskizofrenia zuela ondorioztatu zen. Horregatik, espetxean sartu beharrean, psikiatriko batean barneratzea eskatu zuten, derrigorrezko tratamentua jaso zezan. [3]

Erreferentziak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.