From Wikipedia, the free encyclopedia
Flavio Anastasio edo Anastasio I.a (k.o. 430 – 518. urteko uztailak 9) Bizantziar Inperioko agintaria 491. urteko apirilak 11tik 518. urtean karguan hil zen arte.
Anastasio I.a | |||||
---|---|---|---|---|---|
491ko apirilaren 11 - 518ko uztailaren 9a ← Zenon I.a - Justino I.a →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Durrës, 430 (egutegi gregorianoa) | ||||
Herrialdea | Bizantziar Inperioa | ||||
Heriotza | Konstantinopla, 518ko uztailaren 9a (egutegi gregorianoa) (87/88 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Apostoleion | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza | ||||
Familia | |||||
Ama | Anastasia Constantina Arriana | ||||
Ezkontidea(k) | Elia Ariadna | ||||
Haurrideak | |||||
Leinua | House of Leo (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta monarka | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Monofisismoa |
430. urte inguruan Dyrrachiumen jaioa (gaur egungo Durrësen Albanian). Zenon I.a agintaria hilo zenean bere guardiako ofizial zen (sillentiarius) eta Ariadna enperatrizak bere senarraren oinordeko izendatu zuen. Agintari bihurtu eta handik hilabete eskasera Ariadna eta Anastasio elkarrekin ezkondu ziren, ez zuten elkarren artean semerik izan. Agintari izendatu zutenean hirurogei urte baino gehiago zuen jada Anastasiok. Kolore ezberdineko begi-niniak zituenez Dikorus ezizena ezarri zioten ("bi begi nini" esan nahi du).
Anastasio I.aren agintearen hasiera nahiko lasaia izan zen, lehen urte erraz horien ostean ordea guda eta eztabaida erlijiosoak etorriko ziren. Jendearen begiona lortu zuen chrysargiron zeritzan zerga ezereztu zuenean eta inperioren kudeaketan buru belarri aritu zen. 498. urtean artisauek ordaintzen zuten collatio lustralis zerga ere ezabatu zuen. Lehen urteetan zenbait zerga ezabatu bazuen ere oso zorrotza izan zen ekonomi arlotan eta zorroztasun horrek azkenean xuhur fama eman zioten baita gendearen haserrea. Bere politika ekonomikoaren zorroztasunari esker 320.000 libera urre bildu ahal izan zituen (105 tona inguru) inperioaren diru kutxan. Bere zuhurtziaren eredu Konstantinoplan gaueko oturuntza eta animalia basatien arteko borrokak antolatzeko debekua dugu.
Konstantinopla babesteko Propontidetik Itsaso beltzerainoko harresi bat eraiki zezatela agindu zuen, harresi honi Anastasioren harresi izena egotzi zitzaion. Konstantinoplaren fortifikazioaz gain Danubioko limesa babesteko bertako gotorlekuak berritu eta hobetu zituen. Gotorlekuen bidezko defentsa taktika hau ez zen soilik mendebaldeko mugetan gauzatu, besteak beste persiarren kontrako gudaren ostean Darasen gotorleku bat eraiki zezatela agindu zuen hala persiarrak bigilatzeko.
Bere agintean bi gatazka nagusi izan zituen Anastasiok, bata gerrate zibila izan zen Zenon agintariaren anaiaren kontrakoa, bestea ohizko etsaien aurkakoa, hau da pertsiarren kontrakoa. Bi guda hauez gain bulgariar eta eslabiarrek inkurtsio ugari burutu zituzten balkanetan aurrerantzean arruntak izango zirenak. Ostrogodoei dagokienean azkenean 497. urtean Anastasiok Teodoriko italiako errege zela ametitu zuen.
492 eta 496. urtean isauriako Asia Txikiko eskualdean aurreko agintari Zenonen anaia zen Longinoren jarraitzaileekin gatazka izan zen. Anastasio agintari bihurtu bazen ere Zenon hil zenetik Longinok boterea eskuratu nahian aritu zen, konspirazioen beldur edo agian beldur hutsak eraginda Anastasiok Longino Egiptoko Tebaida hirira erbesteratu zuen arriskutsua izan ez zedin. Erbesteratzeak Isaurian indartsu ziren Longinoren jarraitzaileak matxinatu zituen eta horrela gerra hasi zen. Longinoren armada nagusia Frigian Kotiaeumgo batailan garaitua izan bazen ere isauriako mendietan erresistentziak 496 edo agian 498 urteetararte iraun zuen.
Persiarren aurkakoa 502 eta 506 urteen artean izan zen. persiarrek Teodosiopolis eta Amidako hiriak hartu zituzten hasieran. Borroka latzen ostean ordea Bizantzioko tropek persiar asko hil zituzten eta Amida berreskuratzea lortu zuten. Gerra luzatzen hasi zen bi arerioak desgastatzen zioazelarik. Azkenean 506. urtean Pertsia eta Bizantziok bake akordio bat sinatu zuten bata bestearen domeinua errespetatuko zutela zin egin zutelarik. Anastasiok Darasgo gotorlekua eraiki zezatela agindu zuen horrela Nisibis bigilatu nahian.
Anastasio bera guztiz monofisista bazen ere bere politika erlijiosoa moderatua izan zen. Zenonek jarraitutako Henotikon printzipioari jarraiki elizarekin adeitsua izan zen eta Eufemio patriarkaren eskaerei amore emanez ortodoxiaren aldeko deklarazio bat sinatu zuen. Hala ere 512an Konstantinoplako biztanleriak bultzaturik, batik bat berdeen alderdia zeritzanaren presioarengatik, monofisismoaren alde jo zuen. Joera monofisistek Konstantinoplako eta ekialdeko probintzien eskerrona eman bazioten ere inperioko alderdi europarrean ezinegona sortu zuten. Ezinegonaz baliatuz Traziako magister millituma zen Vitalianok matxinada bat sustatu zuen hunoei laguntza eskatu zielarik. 514 urtetik 515. urtera arteko errebolta Marino jeneralak deuseztu zuen matxinatuen armada itsas bataila batean garaitu zuenean.
Anastasioren heriotza ostean agintariaren guardiako buruzagi zen Justinok lortu zuen tronua, ziurrenik ez Anastasiok izendatua izateagatik baizik eta leku aproposean egon eta posizio egokia izateagatik. Justinok eta bereziki bere oinordeko Justinianok inperioa bere tamaina handiena lortzeraino zabaldu zuten.
Anastasiok ziurrenik Justino oinordeko autatu ez bazuen ere ondorengo kondaira iritsi da gaurdaino:
« | Anastasiok ba omen zituen hiru iloba zeinen artean oinordekoa aukeratu nahi zuen. Hiruetako zein autatu jakin ezinik hiruak oturuntza handi batera gonbidatu zituen. Bere asmoa bere ilobak jan ostean lotara bidaltzea zen, horretarako hiru ohe prestatu zituelarik. Hiru ohe horietako baten almoada azpian REGNUM (erresuma) hitza idatzirik zuen pergamino bat ezkutatu zuen, pergaminoa zuen ohea autatzen zuen ilobak jasoko zuen tronua. Hala ere badirudi ilobetako bik familiaz besteko erlazioa zutela, hots maitaleak zirela edo, eta bi hauek ohe berean oheratu ziren hiru ohetako bat, preseski pergaminoa zuena, hutsik geratu zelarik. Saiakera honek arrakastarik izan ez zuenez Anastasiok hurrengo goizean bere logelan sartzen zen lehena oinordeko izendatuko zuela agindu zion bere buruari. Hurrengo goizean azkenean Justino izan zen agintariaren logelan sartu zen lehena, Anastasioren guardiako komandantea baitzen, eta horrela bihurtu omen zen Justino agintari. | » |
Kondaira hau ziurrenik Justinoren garaikoa izanen da Justino agintari izateko eskubidea bermatu nahian asmatua.
Aurrekoa Zenon I.a |
Bizantziar agintaria 518 -527 |
Ondorengoa Justino I.a |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anastasio I.a |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.