From Wikipedia, the free encyclopedia
Anahit Jeghixei Txarents[1] (armenieraz: Անահիտ Եղիշեի Չարենց; Erevan, 1935eko ekainaren 7a – 2024ko ekainaren 29a) armeniar literatura kritikaria izan zen, Jeghixe Txarents idazlearen alaba[2].
Anahit Txarents | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Erevan, 1935eko ekainaren 7a |
Herrialdea | Armenia |
Heriotza | 2024ko ekainaren 29a (89 urte) |
Familia | |
Aita | Yeghishe Charents |
Hezkuntza | |
Hezkuntza-maila | Doctor of Sciences in Philology (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta literatoa |
Jeghixe eta Izabella Txarentsen alaba, Anahit Txarents 1935eko ekainaren 7an jaio zen Erevanen[3]. Ahizpa nagusi bat zuen, Arpenik (1932-2008)[4]. 1937an, errepresio politikoaren garaian, aita galdu zuen[5], eta hilabete batzuk geroago amak Kazakhstanera jo zuen erbestera[6]. Askatu ondoren, Kazakhstanen geratu eta han ezkondu zen. Anahit amaren aldeko amonak hazi zuen.
Iosif Stalin hil ondoren, Anahit Txarentsek aitaren eskuizkribuak aztertu eta deszifratu zituen, hezetasunagatik irakurtzeko zailak zirenak. Bi liburu idatzi zituen hori buruz: bata 1978an argitaratu zuen eta bestea 1983an[7][8].
Arpenik eta Anahit Txarentsek ekarpen handia egin zuten Jeghixe Txarentsen etxe-museoaren sorreran[9].
2022ko martxoaren 13an, Nikol Paxinian Armeniako lehen ministroak esker oneko domina eman zion Anahit Txarentsi Armeniako kultur ondarea zaintzeagatik[10].
Anahit Txarents Herbehereetan bizi zen. Bi alaba izan zituen. Hasmik Txarents (Bazian) alaba zaharrena, 1956an jaioa, poeta zen eta 2020an hil zen Herbehereetan[11]. Gohar Txarents (Bazian) alaba gazteena 1958an jaio zen Erevanen eta Jeghixe Txarentsen etxe-museoan egiten du lan[12][13].
2024ko ekainaren 29an hil zen, 89 urte zituela[2].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.