arkeologoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Amparo Castiella Rodríguez (Iruñea, 1946)[1] nafar arkeologoa da. Batez ere Nafarroako eta Errioxako Burdin Aroan ikertu du. Nafarroako Unibertsitateko Filosofia eta letren fakultatean irakaslea izan da erretiroa hartu arte[2].
Amparo Castiella | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1946 (77/78 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkeologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Nafarroako Unibertsitatea |
Filosofia eta Letretako lizentziaduna eta Historiako doktorea da Nafarroako Unibertsitatean. Bere doktoretza tesia Nafarroako eta Errioxako Burdin Aroaren ikuspegi orokorra eman zuen, ordura arte egindako arkeologia lanak bilduz[3].Bere zuzendaritzapean egindako indusketa arkeologiko ugarik aberastu dute Nafarroako Protohistoriari buruzko ezagutza, eta horien emaitzak biltzar, bilera zientifiko eta bestelako argitalpenetan ezagutarazi dira[2].
Ikerketa-proiektuak ere zuzendu ditu, hala nola ‘A la búsqueda de las claves para resolver el problema de la Protohistoria navarra' (Nafarroako Protohistoriaren arazoa konpontzeko gakoak bilatzen) edo ‘Poblamiento, territorialidad y actividad humana en la Cuenca de Pamplona. Una visión arqueológica' (‘Biztanleria, lurraldetasuna eta giza jarduera Iruñerrian. Ikuspegi arkeologikoa).
Hainbat liburu eta artikulu idatzi ditu, beti ere une protohistoriari buruzkoak, azken argitalpena izan ezik, 2003an argitaratutako "Por los caminos romanos de Navarra", Nafarroako erromatar galtzadei buruzkoa[2].
1993az geroztik, bere ekimenez eta bere zuzendaritzapean, Nafarroako Unibertsitateko Cuadernos de Arqueología argitalpenari ekin zion. eta aldizkari zientifikoko zuzendaria izan zen 1993. urtean argitaratu zen lehenengo zenbakitik, eta jubilatu ostean, aholkularia izan da.
Hauek dira bere argitalpen batzuk:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.