From Wikipedia, the free encyclopedia
Amancio Ortega Gaona (Busdongo, 1936ko martxoaren 28a) espainiar enpresaburua da. Munduko 3. gizon aberatsena. Espainiako enpresari da ehun-sektorean.
Amancio Ortega | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Amancio Ortega Gaona |
Jaiotza | Busdongo de Arbas (en) , 1936ko martxoaren 28a (88 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Bizilekua | Coruña |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Rosalía Mera (1966 - 1986) Flora Pérez (en) (2001 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania galiziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea, enpresaburua eta filantropoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
faortega.org | |
Gurasoak Antonio Ortega Rodriguez eta Josefina Gaona Hernandez (Biak Valladolid probintziakoa) zituen eta Tolosan bizi zen umetan. Gerra Zibila ekonomia galegoarentzat aukera ezin hobea salerosketarako. 1948n Amanciok, 11 urterekin, eskola uztea erabaki (bere gurasoek ez zuten parte hartu erabaki horretan).
6 hilabete geroago, lana aurkitu zuen Gala alkandora- lantegian, non enkarguak egiten zituen bere egoera laborala ondo zehaztuta izan barik, bere adinagatik. Urteak pasata, oso ondo ezagutzen amaituko zuen lan bat ikasten joan zen. 17 urte zituela lan hori utzi jantzigintza, mertzeria eta jantzi zuntza famatuetan lan egiten hasteko.
Bertan, emakume gazte bat ezagutu zuen, Rosalia Mera, nor etorkizun batean bere emaztea izango zen. La Majan bere anai- arrebarekin lan egin zuen. Momentu horretan, berezko salerosketa bat sortzeko pentsatzen hasi zen. 1963an Amancio, Pepita eta Antonio Ortega eta Rosaliak La Maja abandonatu zuten GOA berezko jantzigintza sortzeko (Amancioren inizialak, alderantziz). 30 urte baino gutxiagorekin bere enpresaren nagusia zen.
1975an, Coruñan, bere lehenengo arropa denda ireki zuen, Zara izenekoa. Bertan emakume, gizon eta umeentzako arropak saltzen zituzten. Hortik aurrera, hedapena geldiezina izan zen. 1966an Amancio eta Rosalia ezkondu ziren eta bi seme izan zituzten: Marcos eta Sandra. 1985an Inditex sortu zen, taldearen buruzagia bezala. Urte berean Amancio eta Rosalia banandu ziren eta bakoitzak bere aldetik joan zen. 1998n Espainiaz kanpo lehenengo denda ireki zen (Oporto, Portugal). 1989 eta 1990an Frantzian eta Estatu Batuetan ere hasi ziren. 2001n bere bigarren ezkontza izaten du Flora Pérez Marcoterekin eta Marta izeneko alaba bat izaten dute.
Oihal- sektorean aritzen den sozietate anonimoa da. 120.300 langile inguru. 1991n Pull and Bear katea jaio eta Massimo Dutti taldearen 65% erosi zuen. 1992 eta 1994 urteen artean merkatu internazional berriak irekitzen hasi (Mexikon. Grezian, Belgikan eta Suedian). 1995 eta 1996 urteetan Massimo Dutti- ren kapital osoa lortu eta lehenengo taldea Malta eta Zipren sortzen da. 1997an Norvegia eta Israel zerrendara batu. 1998an Bershka katea sortzen da, emakume gazteentzako, Erresuma Batuan, Turkian, Argentinan, Venezuelan, Arabian eta Japonian.
1999an Stradivarius batzen da, taldearen 5. katea bihurtuz. Holandan, Polonian, Alemanian, Arabia Saudin, Kanadan, Txilen, Brasilen eta Uruguain denda berriak ireki. 2000an INDITEX bere zerbitzu zentralak A Coruñako eraikin batean kokatu, hedapena jarraitzen du (Andorra, Austria, Danimarka eta Qatar. 2001an Oysho lentzeria katearen jaurtiketa. Taldea Irlanda, Italia, Islandia, Luxenburgo, Txekiar errepublika, Puerto Rico eta Jordania herrialdetara heldu.
2011an 5 kontinentetara heldu, 5500 denda baino gehiagorekin, gainera internetetik saltzen hasi. Urte berean Pablo Isla-k lehendakaritza onartu.
2012. urtean boltsan 70% balioa handitu. Azkenengo hamarkadan mozkinak 438€tatik 1900€tara. Hamarkada bat atzera 1500 denda zituen, gaur egun 6000 baino gehiago. Politika finantzario eta kutxa sortzeko ahalmenari esker 3.951milioi €tako kutxa netoa lortu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.