From Wikipedia, the free encyclopedia
Amaia edo euskaldunak VIII. mendean (gaztelaniaz: Amaya o los vascos en el siglo VIII) 1879an Francisco Navarro Villosladak gaztelaniaz idatzitako eleberri historiko erromantikoa da.[1]
Amaia edo euskaldunak VIII. mendean | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Francisco Navarro Villoslada |
Argitaratze-data | 1877 |
Izenburua | Amaya o los vascos en el siglo VIII |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Orrialdeak | 410 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | historical fiction (en) |
Hizkuntza | gaztelania |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Fikzioa | |
ikusi
|
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Historia eta kondaira nahastuz, eleberria euskaldun pagano eta kristauek, lehendabiziko Iruñeko erregearen zuzendaritzapean eta lehendabiziko Asturiasko erregea aliatua izanik, elkarrekin kristautasuna Islamaren aurka defenditzen dute.
Amaia noble kristaua da, Lorea euskalduna eta Ranimiro izeneko jeneral bisigodo errukigabea gurasoak dituena. Izeko, berriz, paganoen buruzagia den Amagoia du. Honek Aitorren sekretuak transmititzeko Amaia baino bere beste iloba nahiago du, Usua ahizparen eta Butroeko Lartaunen alaba. Pakomio judu matxinoa da, musulman, bisigodo eta euskaldunen artean dabilena. Bere semea den Otok, Kantabriako dukea denak, ez du bere jatorria ezagutzen. Honek, nahiz eta bisigodoen erresuman kargu ona lortu, aitak eta bere aliatuek eman diezaioketen baino kargu hobea nahi du.
Bukaeran, Aitorren sekretua ezagutarazten dute: kristautasuna gomendatzea. Buruzagi pagano gehienak kristau bihurtzen dira, Amagoia izan ezik. Amaia euskal erresistentziaren buruzagia den Gartziarekin ezkondu eta biak Nafarroako lehen errege-erreginak bilakatzen dira.
Argumentuan zehar zenbait elezahar agertzen dira: Teodosio Goñikoarena eta Aralarko San Migelena,[2] Caba Rumíarena, Solomonen mahaiarena, eta abar.
Literatura munduan Walter Scotten eleberriek Francisco Navarro Villosladaren lanean eragin handia izan bazuten ere, politikoki karlismoak izan zuen eragin nagusia. Aitorren mitoaren sortzailea, berriz, Agosti Xaho izan zen, abertzaletasunaren aurrekaria.
Hain zen ospetsua eleberria ezen Navarro Villosladak asmaturiko izenak, Asier,[3] Amaya eta Amagoya, "Amaia"[4] eta "Amagoia"[5] gaur egungo grafian, egun oraindik erabiltzen baitituzte gurasoek bere seme-alabentzat.
Txomin Agirrek antzeko gaia zuen euskarazko obra bat egitea erabaki zuen, eta 1897an Auñemendiko lorea argitaratu zuen.
Jesus Guridik 1920an Amaya izeneko opera egin zuen eleberrian oinarrituta.
1952an, Luis Marquinak liburuan oinarritutako Amaya filma zuzendu zuen, espainiar nazionalismoaren propaganda filma moduan.[6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.