From Wikipedia, the free encyclopedia
Juana Josefa Zipitria Barriola (Berrozpe baserria, Andoain, 1845eko maiatzaren 31 – Salamanca, 1912ko abuztuaren 9a), Santa Kandida Maria Jesuskoa edo Ama Kandida eliza izenez ezagunagoa, gipuzkoar lekaimea izan zen, Jesusen Alabak ordenaren sortzailea[1]. 2010eko urriaren 17an kanonizatu zuen Benedikto XVI.a aita santuak[1][2].
Ama Kandida | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juana Josefa Cipitria y Barriola |
Jaiotza | Berrozpe baserria, 1845eko maiatzaren 31 |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Heriotza | Salamanca, 1912ko abuztuaren 9a (67 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | moja |
Santutegia | |
Abuztuaren 9 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
figliedigesuitalia.com… |
Juana Josefa Zipitria Barriola Andoaingo Berrozpe baserrian jaio zen, 1845eko maiatzaren 31n. 1852an familia Tolosara aldatu zen; gurasoek ehundegian lan egiten zuten bitartean, Juanak ahizpa gazteak zaintzen zituen. 1863 aldean, 18 urte zituela, Burgosera joan zen neskame, eta Valladolidera geroago[3][4].
Valladolideko Rosarillo elizan ezagutu zuen Miguel San José Herranz jesuita erabakigarria izan zen Juana Josefaren bokazioan. Neska gazteek heziketarako aukera urriak zituztela-eta kezka handia zuenez, hezkuntzari eskainitako kongregazio bat sortzea erabaki zuen. Eragozpen asko saihesturik, 1871ko abenduaren 8an Jesusen Alabak kongregazioa fundatu zuen Salamancan, beste bost emakumerekin batera[3]. Lehenbiziko ikastetxea Salamancan bertan ireki zuten, 1874an[4]. Laster, Arévalo, Peñaranda de Bracamonte, Segovia eta Medina del Campo zabaldu zituzten eskolak; Euskal Herriko lehenbizikoa Tolosakoa izan zen, 1888an irekia. 1911n, Brasilen sortu zuten ikastetxe bat[5].
Ama Kandida 1912an hil zen, Salamancan. 1996ko maiatzaren 12an Joan Paulo II.ak dohatsu aitorturik, 2010eko urriaren 17an Benedikto XVI.ak santu izendatu zuen[1].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.