From Wikipedia, the free encyclopedia
Alonso Ertzilla Zuñiga[1] (Madril, 1533ko abuztuak 7 – Ocaña, 1594ko azaroak 29) espainiar poeta izan zen, euskal jatorrikoa. Haren lanik ezagunena La Araucana poema epikoa da.
Alonso Ertzilla | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1533ko abuztuaren 7a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1594ko azaroaren 29a (61 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, poeta eta idazlea |
Genero artistikoa | olerkigintza narraziozko poesia |
Gurasoak, Orti Gartzia Ertzillako eta Leonor Zuñiga, Bermeokoak zituen. Filipe II.a Espainiakoaren zerbitzari izan zen, eta haren laguntzaile joan zen Ingalaterrara eta Flandriara egin zituen bidaietan. Bohemiako erregeen zerbitzuan jarri zen ondoren. 1555-1563 urteetan Txileko konkistan parte hartu zuen. Handik itzultzean, María de Bazán emakume aberatsarekin ezkondu zen.
Txileko konkista gai hartuta, La Araucana poema epiko ospetsua ondu zuen, hiru zatitan, 1569tik 1589ra bitarteko urteetan. Araukaniarrak eta beren buruzagi Kaupolikan, konkistatzaileen kontra adore handia erakutsi zutenak, dira poema horretako benetako protagonista, obra Filipe II.a erregeari eskainia bada ere.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.