Remove ads
idazle brasildarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Aline dos Santos França (Teodoro Sampaio, 1948ko otsailaren 15a) brasildar idazlea da[1].
Aline França | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1948ko otsailaren 15a (76 urte) |
Herrialdea | Brasil |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Aline França 1948ko otsailaren 15ean jaio zen Bahia estatuko Teodoro Sampaio herrian. Umetan nekazaritzan aritu zen gurasoekin eta gaztetan idazten hasi zen[1][2]. 1970eko hamarkadan, Bahiako Unibertsitate Federalean sartu zen funtzionario moduan trebatzeko asmoarekin[1], eta telefono-operadore gisa lan egin zuen Biologia Institutuan[3].
1982an, Brasilgo Mugimendu Demokratikoak zinegotzi baten ordezko hautatu zuen Salvador da Bahian. 1982an Miss Afro-Bahia lehiaketako epaimahaian sartu zen, eta 1985ean Herri Musika Jaialdiko epaimahaian[2].
1978an lehen eleberria argitaratu zuen, Negão Dony[2], candombléren ezagutza sakona duen ospitale psikiatrikoko langile baten istorioa kontatzen duena[3].
1981ean bigarren eleberria plazaratu zuen, A mulher de Aleduma[4]. Eleberi horretan, Aledumaren ondorengoak harmonian bizi diren uharte batan, zuriek erakarpen turistiko bihurtzea erabaki arte[2].
1982an, Mensagens dos nossos ancestrais poema Poetas Baianos da Negritude antologiarako hautatu zuten[2][4].
1984an, Françaren liburu baten berrikuspena IKA aldizkarian argitaratu zuten[5].
1993an Os estandartes eleberria argitaratu zuen, fortiafri herriari buruzkoa[3][6].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.