politikari irandarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Ali Khamenei Aiatola Handia (persieraz: سید علی حسینی خامنهای ʔæˈliː hoseiˈniː xɒːmeneˈʔiː ⓘ Āyatollāh Sayyid `Alī Ḥoseynī Khāmene'ī, (Maxhad, Iran, 1939ko uztailaren 17a - ) Irango Agintari Gorena da. Irango presidente izan zen 1981tik 1989a.
Ali Khamenei | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1989ko ekainaren 4a - ← Ruhola Khomeini
1989ko ekainaren 4a -
1981eko urriaren 13a - 1989ko abuztuaren 3a ← Mohammad-Ali Rajai - Hashemi Rafsanjani →
1980ko maiatzaren 28a - 1981eko urriaren 13a Barrutia: Tehran, Rey, Shemiranat and Eslamshahr (en)
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Maxhad, 1939ko apirilaren 19a (85 urte) | ||||||||||
Herrialdea | Pahlavi Iran (1939 - 1979) Iran (1979 - | ||||||||||
Bizilekua | Office of the Supreme Leader of Iran (en) | ||||||||||
Lehen hizkuntza | azerbaijanera | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Aita | Seyed Javad Khamenei | ||||||||||
Ama | Khadija Mirdamadi | ||||||||||
Ezkontidea(k) | Mansoureh Khojaste Bagherzadeh (en) (1964 - | ||||||||||
Seme-alabak | |||||||||||
Haurrideak | |||||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Heziketa | Hawza of Najaf (en) Qom Seminary (en) | ||||||||||
Hizkuntzak | persiera arabiera azerbaijanera | ||||||||||
Irakaslea(k) | Hussein Ali Montazeri Hossein Borujerdi (en) Ruhola Khomeini | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | Alfakia, politikaria, itzultzailea, idazlea eta poeta | ||||||||||
Lateralitatea | ezkerra | ||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||
Adar militarra | Islamiar Guardia Iraultzailea Irregular Warfare Headquarters (en) | ||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Iran-Irak gerra | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Erlijioa | islama | ||||||||||
Alderdi politikoa | Combatant Clergy Association (en) Alderdi Errepublikano Islamiarra | ||||||||||
khamenei.ir | |||||||||||
Familia islamiar xiita batean jaio zen, eta ikasketa politiko eta erlijiosoak egin zituen; Ruhola Khomeini izan zuen, besteren artean, irakasle. 1963an Mugimendu Islamiar Xiitaren kide egin zen. 1968-1978 bitartean, Mohammad Reza Pahlaviren diktadura erorarazteko lan egin izanagatik askotan atxilotu eta torturatu zuten. Alderdi Errepublikano Islamiarraren sortzaileetako bat izan zen (1978). 1977an hayatoleslam maila iritsirik bere ikasketa erlijiosoak amaitu zituen, eta Khomeinik Iraultza Batzordearen kide izateko aukeratu zuen. Batzorde horrek zuzendu zuen monarkia desagertu eta iraultzaren ondoren sortu zen erregimenera bitarteko prozesua. Teherango Unibertsitateko iman gisa ostiraletako otoitza zuzenduz egin zen ospetsu, eta populismo islamiar xiitaren teorialari nagusia izan da.
Khameneiren ikasle eta jarraitzaileek hartu zuten 1979an Estatu Batuetako enbaxada Teheranen eta esku-hartze zuzena izan zuen Abolhassan Banisadr lehen presidente errepublikanoa bere kargutik eraisteko. 1981eko hauteskundeetan Irango Errepublika Islamiarraren lehendakari aukeratu zuten, eta 1989an, Ruhola Khomeini hil eta ordu gutxitara haren kargu politiko-erlijiosoa betetzeko izendatu zuten, Irango iraultza islamiarraren gidaritzapean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.