Alejandro Tapia Perurena (Iruñea, Nafarroa, 1899ko abuztuaren 11 - ib., 1957ko maiatzaren 21a) euskal olerkaria izan zen. Aita Lesakarra eta ama Goizuetarra izan arren, hauek ez zieten seme-alabei euskera irakatsi eta Alejandrok bere kabuz ikasi behar izan zuen heltzaroan. Gaztetan zortzi urte eman zituen atzerrian ikasten, bost Parisen eta beste hiru Alemanian. Euskal Esnalea eta Yakintza aldizkarietan argitaratu zituen olerki ezagunenak: Zoriona (1925), Agur (1926), Gailurrarantz (1926), Miren Josune (1927), Txori mindua (1930), Olerkiaren Gana (1931), Askatasuna (1932), Olerkiak (1933), Biotzean min dut (1933), Lore igarra (1934), Orein zuria (1934), Urretxindorrak igeska (1934), Lore aiñako zera (1935), Lore bikaña (1935) eta Baztango mendiak (1936).

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Alejandro Tapia Perurena
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1899ko abuztuaren 11
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaIruñea, 1957ko maiatzaren 21a (57 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Genero artistikoaolerkigintza

Literaturaren Zubitegia: 423
Itxi
Artikulu hau poetari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Alejandro Tapia».

Joxemiel Bidadorrek dioenez, 1936ko gerrak Alejandro «hil zuen kulturalki. [...] Nahiz Vida Vasca aldizkarian bi ekarpen bakanak eskeini zizkigun, 1956. eta 1958. urteetan, argi aski esan daiteke gure gizonaren ibilbide literarioa 36.eko basakeri erdalzaleak eten zuela betiko. Harrez geroztik isiltasunik ozenenean iraun zuen 1957.eko maiatzaren 21ean zendu arteraino».[1]

Alejandro hil eta gero, Jose Maria Satrustegik haren antzerti lan bat aurkitu eta argitaratu zuen: Kattalin umezurtza, 1985ean argitaratua.[1][2]

Lanak

Olerkiak

  • Zoriona (1925)
  • Agur (1926)
  • Gailurrarantz (1926)
  • Miren Josune (1927)
  • Txori mindua (1930)
  • Olerkiaren Gana (1931)
  • Askatasuna (1932)
  • Olerkiak (1933)
  • Biotzean min dut (1933)
  • Lore igarra (1934)
  • Orein zuria (1934)
  • Urretxindorrak igeska (1934)
  • Lore aiñako zera (1935)
  • Lore bikaña (1935)
  • Baztango mendiak (1936)

Antzezlanak

  • Kattalin umezurtza (1985)

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.