arkitekto espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Alejandro de la Sota Martínez (Pontevedra, Galizia, 1913ko urriaren 20a - 1996ko otsailaren 14a) galiziar arkitektoa izan zen.
Alejandro de la Sota Martínez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alejandro de la Sota Martínez. |
Jaiotza | Pontevedra, 1913ko urriaren 20a |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Madril, 1996ko otsailaren 14a (82 urte) |
Familia | |
Aita | Daniel de la Sota |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Espainiako Estatuko XX. mendeko arkitekturako maisu handienetako bat izan zen, arkitektura arrazionalista eta soil, purista baten ordezkaria.
Madrilen egin zituen ikasketak. 1956-1972 bitartean eskolak eman zituen Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan.
Bere lanen artean aipagarriak dira eraikuntza zibil batzuk: Tarragonako Gobernu Zibila (1954-1957); Madrilgo Aurrezki Posta Kutxako kalkulu zentroa (1975); Leongo Posta eta Telekomunikazioen egoitza berria (1981); Zaragozako epaitegi berriak (1986). Aipagarriak ditu, halaber, eskola eta unibertsitate inguruko eraikuntzak: César Carlos ikasle egoitza (Madril, 1967); Sevillako Unibertsitateko ikasgelak (1972). Etxebizitzen alorrean egindako lanen artean, berriz, aipagarriak ditu, besteak beste, Miraflores de la Sierrako udalekua (Madril, 1957); etxebizitza sail bat Salamancan (1963); eta familia bakarreko zenbait etxebizitza: Varela (Collado Mediano, Madril, 1964); Guzmán (Santo Domingo, Madril, 1972); Domínguez (La Caeyra, Pontevedra, 1976). Azkenik bere obra ezagunena aipatu behar da: Maravillas eskolako gimnasioa (Madril, 1961).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alejandro de la Sota Martínez |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.