Alejandro Aznar Sainz

enpresaria From Wikipedia, the free encyclopedia

Alejandro Aznar Sainz (Madril, 1961) ekonomilari eta enpresaria, Ibaizabal taldearen eta Marqués de Riscal enpresaren jabea, lehenengoak Getxon du egoitza soziala, eta bigarrenak Eltziegon. Forbes zerrendan agertu da Euskal Herriko aberatsenen artean, 2014an eta 2023an. Familiaren aberastasunaren jatorria Eduardo Aznar de la Sota herenaitonak sortutako Naviera Aznar (1860) izeneko enpresan dago, egun Ibaizabal deiturikoa.[1][2]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Alejandro Aznar Sainz
Bizitza
JaiotzaMadril, 1961 (63/64 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Mónica Oriol Icaza
Familia
Hezkuntza
HeziketaAmerican College of Switzerland (en)
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria eta enpresaburua
Itxi

Biografia

Thumb
Ardoaren Hiria (Eltziego)

Leysin-eko American College of Switzerland-en ekonomia ikasi zuen eta 1981ean aita hil zenean familiako enpresen kargu egin zen, besteak beste, Minerales y Productos Derivados (Minersa), Herederos del Marqués de Riscal eta Compañía de Remolcadores Ibaizabal (1906).[2] [3]1994ean Marqués de Riscaleko lehendari izendatu zuten, osaba ordeztuz, eta lau urte geroago Frank Gehrirekin jarri zen kontaktuan Bilboko Gugghenheima Eltziegora eramateko, Ardoaren Hiria proiektuaren bitartez.[2]

Marqués de Riscal izeneko polo talde bat du.[2] Guadarrama ibaiaren ertzean La Montana izeneko lursail bat du eta bertan polo zelai bat eraiki zuen, talde ekologisten iritziaren aurka.[2]

Ehiza eremu baten jabea da Retuerta del Bullaque herriko Cabañerosko parke nazionalean, 6.330 hektarea ditu.[1] Lursail honetan 1994ean egindako legez kontrako obra batzuen ondorioz, Auzitegi Gorenak 200.000 euroko isuna jarri zion.[2]

Forbes zerrendan

Forbesen arabera espainiako pertsona aberatsenen artean dago. 2014ko zerrendan 100. postuan agertu zen, 350 milioi eurorekin,[4] eta 2023ko zerrendan markak berdindu zituen, izan ere postu bera lortu zuen diru kopuru berberarekin.[1][5][6] 2014an Euskal Herriko 9. aberatsena izan bazen, 2023an seigarren postura igo zen.[4][5]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.