euskal aktorea From Wikipedia, the free encyclopedia
Alazne Astorga (Deustu, Bizkaia, 1998ko urtarrilaren 10a) aktorea eta artista da. Batez ere antzerkian ari da, baina hainbat ikus-entzunezkoetan ere hartu du parte.
Alazne Astorga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Deustu, 1998ko urtarrilaren 10a (26 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta dantzaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Txikitatik ikasi izan du musika eta hainbat musika-tresna jotzen ditu. Musikatik antzerkirako saltoa egitea erabaki zuen, ordea. Hasieran eskolaz kanpoko jarduera gisa, baina laster hasiko zen beste eremu batzuetan esperimentatzen.[1]
2019an apustu serioagoa egin zuen: orduan ireki ziren Pabiloi 6ko[2] Gazte Konpainian parte hartzeko hautapen-probak, eta langa hori pasata, denbora eta dedikazio handiagoa eskaini ahal izan dio bere pasioari. 2021ean BIZIE interpretazio masterra abiatu zuen. Horrez gain; Ane Pikazarekin, Javier Liñerarekin eta Maite Tarazonakin formazioak egin izan ditu, besteak beste.[3]
Antzerkiaz gain, hainbat websailetan ere parte hartzeko aukera izan du, baita sarerako eduki pedagogikoak sortzen Ikusgela proiektuarekin. Zinemarako ere hainbat film laburetan aritu da aktore lanetan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.