From Wikipedia, the free encyclopedia
Alan Jay Pakula (1928ko apirilaren 7 – 1998ko azaroaren 19) Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea da, konspirazio-thrillerren gaineko ekarpenengatik nabarmendua.
Alan J. Pakula | |||
---|---|---|---|
← Roberto Rossellini - Françoise Sagan → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Alan Jay Pakula | ||
Jaiotza | Bronx, 1928ko apirilaren 7a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Heriotza | Melville, 1998ko azaroaren 19a (70 urte) | ||
Heriotza modua | istripuzko heriotza: trafiko-istripua | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Hope Lange (1963 - 1971) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Yale Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | gidoilaria, zinema ekoizlea, film-zuzendaria eta idazlea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
|
New Yorken jaio zen, poloniar juduen familia batean. Yale Unibertsitatean ikasitakoan, Warner Brothers konpainiako marrazki biziduneko arloan hasi zen. 1957an film ekoizpenean hasi zen Paramount Picturesen. 1962an To Kill A Mockingbird ekoizteagatik film onenaren Oscar sarirako izendapena jaso zuen. 1969an haren lehen filma zuzendu zuen, The Sterile Cuckoo.
70eko hamarkadan "paranoiako trilogia" zeritzon hiru filmak zuzendu zituen: 1971ko Klute (film honi esker Jane Fondak Oscar saria irabazi zuen), 1974ko The Parallax View, eta 1976ko All the President's Men.
Hurrengo urteetan auzitegiko dramei ekin zien. Hala nola Presumed Innocent edo The Pelican Brief.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alan J. Pakula |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.