From Wikipedia, the free encyclopedia
Aire-erasoentzako babeslekua edo Lehergailuen aurkako babeslekua populazio zibila eta militarra babesteko Bigarren Mundu Gerran zabaldu ziren guneak izan ziren. Hegazkinak gerra horretan hasi ziren erabiltzen herritar arruntak erasotzeko. Hiriak eta herriak lehergailuen helburua bihurtu ziren eta, ondorioz, jendea babesteko guneak sortu behar izan ziren.
Euskal Herrian ezagutzen diren horrelako babeslekuak Bizkaian daude: Bilbon, Gernikan,[1] Barakaldon[2]... Espainiako Gerra Zibila bitartean eginak dira eta Bizkaian daude lurralde hori frankistek konkistatutako azken lurraldea izan zelako eta horri esker errepublikaren aldekoek hobeto antolatzeko denbora izan zutelako.
Babesleku horiek berez egiten ziren batzutan baina askotan aurretik zeuden tokiak erabiltzen ziren. Tunelak, sotoak, zubiak... leku egokiak ziren jendea haien burua babesteko.
Hona hemen margolanaren bertsio batzuk:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.