From Wikipedia, the free encyclopedia
Airbus A350 XWB Airbus hegazkin konpainiak eraikitako hegazkina da.
Mota | komertziala |
Eraikitzailea | Airbus |
Lehenengo hegaldia | 2013ko ekainaren 14a |
Zerbitzu hasiera | 2015eko urtarrila (Qatar Airways) |
Egoera | Produkzioan |
Unitate eraikiak | 6 |
Salneurria | 260,9 milioi $ (A350-800) 295,2 milioi $ (A350-900) 340,7 milioi $ (A350-1000) |
Boeing 787 Dreamliner modelo estatubatuarrari aurre egiteko fuselaje zabalekoa da Airbus A350 XWB erreaktore bikoitza. 350 bidaiari 15.000 kilometroko hegaldietan eramateko gai da modeloa. Airbusen arabera, Boeingen azken modeloa baino %9 eraginkorragoa da kontsumoan[1].
Trent XWB motorrak kontsumoa %25 gutxitu du, eta mantentze lana merkeagoa da[1].
Qatar Airwaysek 80 hegazkin eskatu dizkio Airbusi. Hala ere, tira-birak izan zituzten hegazkin berriaren eraginkortasunaren inguruan kontsumoari zegokionez[1].
2014ko abenduaren 22an, lehen alea emateko ekitaldia egin zen Colomierseko aireportuan (Frantzia)n. Bestalde, 778 hegazkin egiteko eskaerak dauzka Airbusek[1].
Euskal enpresek instalazioetan eta garapen ingeniaritzan 700 milioi euro inbertitu dituzte. Heganeko kideen %75 ari dira lanean. Parte hartu duten euskal enpresak hauek dira: Aciturri, Aernnova, Alestis, ITP, Burdinberri, Aratz, Danobat Group, Novalti, Nuter, Siegel, Industrias Galindo, Metrologia Sariki, Aibe, Altran besteak beste[1].
Aciturri, Aernnova, Alestis eta ITP enpresek 8.158 milioi euroko fakturazioa izan dute eta beste 28ri Airbusen azken modeloaren salmentek 4.000 enplegu sortu dizkie[1].
Euskal enpresek zeregin hauek izan dituzte[2]:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.