From Wikipedia, the free encyclopedia
Ainara Ortega Barrenetxea (Hernani, Gipuzkoa, 1981eko martxoaren 3a) aktorea, musikaria, musikagilea, moldatzailea eta abeslaria da.
Ainara Ortega | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hernani, 1981eko martxoaren 3a (43 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Musikene |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta aktorea |
Genero artistikoa | jazza |
Musika instrumentua | ahotsa |
ainaraortega.com | |
Biolin ikasketak amaitutakoan Psikologiako ikasketei ekin zien. Jazz musikarekiko zuen grinak Gorka Legarretarekin topo egitera eraman zuen. Musikenen Ohorezko tituluarekin lizentziatu zen lehenbiziko promozioan. Ordurako lau urtez aritu zen Mac Jeara's Band dixieland taldean abeslari, klaké dantzari eta banjo jole gisa. Eszenatokietan Amaia Zubiria, Niko Etxart, Karlos Jiménez, Pascal Gaigne, Iñaki Salvador, Hasier Oleaga, Angel Unzu, Petti, Mitxel Longaron, Javi Area, L.M. Moreno "Pirata", Luis Camino, Eñaut Elorrieta, Nere Alberdi edo Maria Berasarterekin lan egin du.[1]
2004an, Lesakako zubigainean lehendabiziko kontzertua eskeini ondoren, Iñaki Salvador piano-jolearen alboan proiektu desberdinetan lanean aritu izan da ("Bihotzetik II", "Te doy una canción", "Kantaginjazz",...)
2016an Eskamak kentzen telesailean parte hartu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.