Aimee Elizabeth Mann (Richmond, AEB, 1960ko irailaren 8a- ) estatubatuar abeslari, kantautore eta aktorea da.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Aimee Mann
Thumb
(2008)
Bizitza
JaiotzaRichmond, 1960ko irailaren 8a (64 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Michael Penn  (1997ko abenduaren 29a -
Hezkuntza
HeziketaBerklee College of Music
Midlothian High School (en) Itzuli
Open High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, abeslaria, aktorea, musikagilea, telebista-aktorea, zinema aktorea, gitarra-jotzailea eta estudioko musikaria
Lantokia(k)Los Angeles
Genero artistikoarock
rock alternatiboa
new wave musika
Musika instrumentuabaxua
gitarra
ahotsa
DiskoetxeaGeffen Records (mul) Itzuli
SuperEgo Records

aimeemann.com
IMDB: nm0005181 Allocine: 138983 Allmovie: p271469
Facebook: AimeeMann Twitter: aimeemann Instagram: realaimeemann MySpace: aimeemann Spotify: 3UpIbyXfGzmHG6TMH4dJEk iTunes: 115825 Last fm: Aimee+Mann Musicbrainz: db3c0a20-bf05-4b30-ac22-f294aea24172 Songkick: 32556 Discogs: 11068 Allmusic: mn0000610346 Deezer: 1602 Edit the value on Wikidata
Itxi

Biografia

Richmonden jaio zen eta ikasketak Boston hiriko Berklee College of Music akademian egin zituen[1].

Hastapenetan taldeetako abeslari

1980. hamarkadan estilo ugaritako hainbat taldetako abeslaria izan zen, The Young Snakes (post-punk), Ministry (metal) eta 'Til Tuesday (new wave). Azken honekin arrakasta izan zuen "Voices Carry" singleari esker[2] eta MTV saria irabazi zuten artista debutarien atalean[3]. 1990an taldea uztea erabaki zuen bakarkako bideari ekiteko eta taldea bera desegin zen.

Bakarkako ibilbidea

Aurreneko bakarkako diskoa Whatever izan zen eta I'm with Stupid bigarrena. Kritika onak izan bazituen ere salmentak txikiak izan ziren. Aimee Mann eta Geffen diskoetxearen artean konfliktoa sortu zen orduan[4].

Arrakasta

1999an Magnolia filmaren soinubandan hartu zuen parte eta izendapenak izan zituen Jatorrizko abesti onenaren Oscar Sarietan ("Save Me") eta Emakumezko pop abeslari onenaren Grammy Sarietan[5]. 2000an hirugarren diskoa prestatu zuen baina Geffen disketxeak ekoizteari uko egin zion eta Aimee Mannek bere kontu atera zuen[6]. Arrakasta handia izan zuen eta salmentak ere oso onak izan ziren[7].

Hurrengo urtetan diska ugari atera ditu eta hainbat filme eta telesailetan agertu da aktore lanetan, batzuk aipatzearren The Big Lebowski, The West Wing eta Buffy the Vampire Slayer[8].

Dagoeneko bi Grammy Sari eskuratu ditu; 2006an The Forgotten Arm diskoak, diskoaren kutxaren diseinu onenaren saria jaso zuen eta 2018an Mental Illness diskoarekin folk album onenaren Grammy Saria lortu zuen. NPR irratiak 2006an jardunean dirauten 10 kantautore onenen zerrendan sartu zuen.

Diskografia

  • Whatever (1993)
  • I'm with Stupid (1995)
  • Bachelor No. 2 (2000)
  • Lost in Space (2002)
  • The Forgotten Arm (2005)
  • One More Drifter in the Snow (christmas album) (2006)
  • @#%&*! Smilers (2008)
  • Charmer (2012)
  • Mental Illness (2017)
  • Queens of the Summer Hotel (2021)

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.