From Wikipedia, the free encyclopedia
Agnetha Åse Fältskog (Jönköping, Suedia, 1950eko apirilaren 5) kantaria da. Beste hiru kantarirekin batera (Björn Ulvaeus, Benny Andersson eta Anni-Frid Lyngstad) ABBA talde ospetsua sortu zuen.
Agnetha Fältskog | |
---|---|
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Agnetha Åse Fältskog |
Jaiotza | Jönköping, 1950eko apirilaren 5a (74 urte) |
Herrialdea | Suedia |
Bizilekua | Ekerö (en) |
Lehen hizkuntza | suediera |
Familia | |
Aita | Ingvar Faltskog |
Ama | Birgit Johansson |
Ezkontidea(k) | Björn Ulvaeus (1971ko uztailaren 6a - 1980ko uztaila) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | suediera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | schlager singer (en) , autobiografialaria, musikagilea, kantugilea, estudioko musikaria, pop singer (en) , disco singer (en) eta dansband singer (en) |
Altuera | 172 zentimetro |
Lantokia(k) | Stockholm |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Bernt Enghardts orkester (en) ABBA |
Genero artistikoa | Schlagerra dansband music (en) europopa Disco musika |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Columbia Records |
agnetha.com | |
| |
Musikari familia batean jaioa, bost urtekin lehen abestia egin zuen, "Två små troll" (Bi troll txiki). Hamasei urtez artista karrerari ekin zion eta 1967an, hamazazpi urtez, berak eginiko kantu batez, "Jag var så kär" (Hain maitemindua nengoen) arrakasta itzela izan zuen. 1971ko uztailaren 6an, Björn Ulvaeusekin ezkondu zen eta bi ume izan zituen berarekin, Linda eta Christian. 1972an Jesuchrist Superstar musikalean Maria Magdalenaren papera egin zuen. 1980an banandu egin ziren baina ABBA taldean segitzea erabaki zuten. Hiru urte geroago ABBA taldea desegin egin zen. 1990eko abenduaren 15ean Tomas Sonnenfeldekin ezkondu zen; hiru urte beranduago banandu egin ziren.[1] 2008an Mamma Mia! filmaren promozioan atera zen taldeko beste hiru partaideekin batera, eta Meryl Streepekin ere. 2009an Fridarekin "Rockbjörnen" saria hartzeko taldearen izenean azaldu zen. 2012an Elle aldizkarirako estilo saria irabazi zuen eta omenaldi txiki bat egin zioten. ABBA taldeko historian kontatzen denaren arabera, Agnetha Fältskog soprano abeslaria da musika popularrean. 2013ko martxoan bakarkako single bat plazaratu zuen, "When you really loved someone", eta urte bereko maiatzean A albuma.
Bere hizkuntzan (suediarrez) 17 disko atera ditu, eta gazteleraz hiru kantu izan zituen: "La última vez", "Ya nunca más" (Tomas Ledin-ekin duetoan) eta "Yo no fui quien dije adiós" (Peter Cetera-rekin duetoan), kanta hauek dira, "The Last Time", "Never Again" (Tomas Ledin-ekin ere) eta "I Wasn't the one (Who Said Goodbye)" (Cetera-rekin ere) ingelesezko arrakasta handien gaztelerazko bertsioa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.