Arriasgoitiko herri hustua, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia
Aginaga[1][lower-alpha 1] (ofizialki: Aginagako Jaurerria)[lower-alpha 2] Lizoainibar-Arriasgoiti udalerriko Arriasgoiti ibarreko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
Aginaga | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioaurrea |
Udalerria | Lizoainibar-Arriasgoiti |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Señorío de Aguinaga/Aginagako Jaurerria |
Posta kodea | 31484 |
Herritarra | aginagar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°51′02″N 1°28′42″W |
Garaiera | 754 metro |
Distantzia | 31,0 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 0 (2022) |
1940an jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalara pasa ziren.
Bertako biztanleak aginagarrak ziren.
Aginaga toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
1366an jendez hustu zen, eta Galdurozko bizilagunei pasatu zitzaien. Koroaren mendekoa izan behar zuen, baina XV. mendean Martin Gil Erredingoa beaumontarren jaurerrira pasatu zen. 1534an itzuli zioten Gurpide familiari. 1646an basoberritu egin zen eta hiru su zituen. Jaurerritzat jotzen den arren, errealengoen jarraibideen arabera administratzen zen. Ibarrak izendatutako diputatu batek eta bere herritarren artean hautatutako erregidore batek gobernatzen zuten. 1852 (17 biztanle), 1887 (10 biztanle) eta 1930 (14 biztanle) urteetako biztanleria-izendegietan baino ez da ageri.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.