konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia
Agente laranja AEBetako Aire Armadak, Vietnamgo Gerran zehar, bere gerra kimiko kanpainiaren barnean Ranch Hand operazioan (1961-1971) erabili zuen herbizida eta hosto-galtzaileetako bat izan zen. Azido 2,4,5-triklorofenoxiazetikoa (2,4,5-T) eta azido 2,4-diklorofenoxiazetikoa (2,4-D) herbizideen nahasta da. Bi osagaiak 1:1 proportzioan daude[1]. Agente laranja airetik lurrera hegazkin eta helikopteroen bidez jaurtitzen zen.
AEBetako Armadaren bertsio ofizilaren arabera Vietcong gerrillako soldaduak ezkutatzen ziren oihan eta landaredi itxiz osatutako eremuak garbitzeko erabili omen zuen, beste bertsio batzuen arabera modu indiskriminatuan erabiltzeaz gain gerra gehigikeria izan zela diote. Agente laranjaren eragina garai hartan nahiz etorkizunean agerikoa izan da, berau jaurti zen landa eta baserri giroko eremu asko kutsatuak gelditu eta lur etze bilakatzean, nekazaritzaz bizi ziren vietnamdar ugarik bizitzan aurrera egiteko hirietara lekualdatzera derrigortua izan baitzen.
Vietnamen 400.000 lagunei heriotza eta multilazioak eragin zizkiela uste da, eta bere erabileraren ondorioz 500.000 haur jaioberriei sortzetiko malformazioak eragin dizkiela. AEBtako Gobernuak datu hauek fidagarriak ez direlako argudioaz beti ukatu egin ditu. Gurutze Gorriaren arabera agente laranjak milioi bat lagunen osasunean eragin izan omen du[2].
Halaber, Erresuma Batuko armadak Malaysiar Emergentzian ere usatu zuen agente laranja 1948 eta 1960 bitartean[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.