nigeriar aktorea From Wikipedia, the free encyclopedia
Aderounmu Adejumoke (joruberaz: Adéjùmọ̀kẹ́ Adéróunmú; Abeokuta, 1984ko martxoaren 26a – 2024ko apirilaren 8a) nigeriar aktorea izan zen.
Aderounmu Adejumoke | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Abeokuta (en) , 1984ko martxoaren 26a |
Herrialdea | Nigeria |
Lehen hizkuntza | jorubera |
Heriotza | 2024ko apirilaren 7a (40 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Obafemi Awolowo University (en) Artean graduatu : nazioarteko harremanak CinéFabrique |
Hizkuntzak | ingelesa jorubera Nigerian Pidgin (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna |
Ogun estatuko Abeokuta hirian jaio zen 1984ko martxoaren 26an[1][2]. Nazioarteko harremanetan lizentziatu zen Obafemi Awolowo unibertsitatean, eta gero urtebeteko zerbitzu nazionalean egon zen Gombe estatuan[1]. 2017an, Frantziako Lyongo La CinéFabrique ziurtagiria lortu zuen Ford Fundazioaren diru-laguntza bat irabazi ostean[1].
2008an Arugba filmerako entzunaldi egin ostean hasi zen profesionalki antzezten[2]. 2016an ospea lortu zuen Esther antzezteagatik Jenifa's Diary telesailean[3]. Guztira, ingelesezko eta joruberazko 10 film eta telesail baino gehiagotan parte hartu zuen. 2012tik 2015era, Concert Radion lan egin zuen[4].
Ez zen inoiz ezkondu[2]. 2024ko apirilaren 8an hil zen, 40 urte zituela[5].
Urtea | Izenburua | Pertsonaia |
---|---|---|
2008 | Arrugba | |
Patriots | ||
2009 | The Unwritten 1&2 | |
2013 | Wings of My Dreams | |
Alakada 2 | Jummy Adams | |
2014 | Dazzling Mirage | Yejide |
2015 | The Ex | |
2016 | Jenifa's Diary | Esther |
2017 | Industreet | Kelechi |
2018 | Kayanmata | emakume gaztea |
2021 | Gone | |
La femme Anjola |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.