Abkhaziera[1] (Аҧсуа бызшәа) abkhazen hizkuntza da. Kaukasoar hizkuntzen artean Ipar-mendebaldeko kaukasoar familiakoa da, abazera, adigera, kabardera eta ubykherarekin batera.

Datu azkarrak Datu orokorrak, Lurralde eremua ...
Abkhaziera
Аԥсуа бызшәа  Аԥсшәа
Thumb
Datu orokorrak
Lurralde eremuaGeorgia eta Turkia
Hiztunak105.000
OfizialtasunaAbkhazia
EskualdeaKaukasia
UNESCO sailkapena2: kaltebera
AraugileaEz du
Hizkuntza sailkapena
Kaukasoar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza, hizkuntza eranskaria, hizkuntza ergatiboa eta hizkuntza polisintetikoa
Kasu gramatikalaknominatiboa eta adverbial case (en) Itzuli
Alfabetoaalfabeto zirilikoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1ab
ISO 639-2abk
ISO 639-3abk
Ethnologueabk
Glottologabkh1244
Wikipediaab
UNESCO1076
IETFab
Itxi

Abkhazeraz Ashvy deritzo abkhaziera erabiltzen den lurraldeari. Herritarrei, ostera, apsua deritze. Nazioartean abkhaz, abkhazian, abxaz eta abxazo izenak erabiltzen dira hizkuntza hau izendatzeko.

Abkhazieraren geografia-eremua

Abkhazak Abkhazia izeneko lurralde menditsuan bizi dira, Itsaso Beltzaren hego-mendebaldean, Georgia estatuan, Kaukaso lurraldean. Abkhazia eskualde autonomoa da Georgia barruan, eta praktikan, Errusiar Federakundearen babesaz, independente dihardute abkhazek, Georgiarekiko loturak eguneroko bizimoduan etenda. Izan ere, 1992an georgiarrek Abkhazia menderatu zuten arren, 1993an abkhazek garaipena lortu zuten. Mingrelako georgiar lurraldean, eta Turkiako zonalde batzuetan zabaldurik ere badago hizkuntza.

Hiztun kopurua

1989an egindako erroldaren arabera, Sobietar Batasunean 103.000 ziren abkhazak, horietako 93.000 Abkhazian bertan. Abkhazak gutxiengoa dira Abkhazian, populazioaren %17 baino ez dira-eta. Abkhaziako gainerako herritarrak, jatorriz, %44 georgiarrak dira, %16 errusiarrak eta %15 armeniarrak, 1979ko erroldaren arabera.

Abkhazieraren hizkuntza ezaugarriak

Abkhaziera hizkuntzak abazerarekin eta ubykherarekin hizkuntza-taldea osatzen du, eta berezitasun linguistiko hauek dauzkate: kontsonante-sistema konplexua (abkhazerak 58-67 kontsonante; dialektoen arabera, abazerak 63); SOA hitz-hurrenkera (euskarak bezala); subjektuarekiko, osagarri zuzenarekiko eta zehar-osagarriarekiko aditz-komunztadura (euskarak bezalakoa); eta egitura ergatiboa (euskarak bezala). Horiek dira, besteak beste, hainbat hizkuntzalarik euskararen eta hizkuntza kaukasoarren arteko antzinako senidetasuna aldarrikatzearen arrazoia. 1954tik, alfabeto zirilikoa erabiltzen du hizkuntzak[2].

Idazketa sistema

Thumb
1926-1928 bitartean, Nicholas Marrerk ezarrita abhkazieraren latindar alfabetoa.[3]
Thumb
1928 eta 1938 bitartean erabilitako latindar alfabetoaren ordaina alfabeto zirilikoan eta IPA transkripzioan.
Informazio gehiago Letra, Izena ...
Abkhazieraren alfabeto ziriliko modernoa
Letra Izena Transliterazioa IPA Balioa
А аАa/ɑ/
Б бБыb/b/
В вВыv/v/
Г гГыg/ɡ/
Гь гьГьыg'/ɡʲ/
Гә гәГәы/ɡʷ/
Ӷ ӷӶыġ/ʁ/
Ӷь ӷьӶьыġ'/ʁʲ/
Ӷә ӷәӶәыġə/ʁʷ/
Д дДыd/d/
Дә дәДәы/d͡b/
Е еЕe/ɛ/
Ж жЖыž/ʐ/
Жь жьЖьыž'/ʒ/
Жә жәЖәыžə/ʒᶣ/
З зЗыz/z/
Ӡ ӡӠыʒ/d͡z/
Ӡә ӡәӠәыʒə/d͡ʑᵛ/
И иИыi/j, jɨ, ɨj, i/
К кКыk/kʼ/
Кь кьКьыk'/kʼʲ/
Кә кәКәы/kʼʷ/
Қ қҚы/kʰ/
Қь қьҚьыk̢'/kʲʰ/
Қә қәҚәыk̢°/kʷʰ/
Ҟ ҟҞы/qʼ/
Ҟь ҟьҞьыk̄'/qʼʲ/
Ҟә ҟәҞәыk̄°/qʼʷ/
Л лЛыl/l/
М мМыm/m/
Н нНыn/n/
О оОo/ɔ/
П пПыp/pʼ/
Ԥ ԥԤы/pʰ/
Р рРыr/r/
С сСыs/s/
Т тТыt/tʼ/
Тә тәТәы/t͡pʼ/
Ҭ ҭҬы/tʰ/
Ҭә ҭәҬәыt̢°/t͡pʰ/
У уУыu/w, wɨ, ɨw, u/
Ф фФыf/f/
Х хХыx/χ/
Хь хьХьыx'/χʲ/
Хә хәХәы/χʷ/
Ҳ ҳҲы/ħ/
Ҳә ҳәҲәыx̢°/ħᶣ/
Ц цЦыc/t͡sʰ/
Цә цәЦәы/t͡ɕᵛʰ/
Ҵ ҵҴы/t͡sʼ/
Ҵә ҵәҴәыc̄°/t͡ɕʼᵛ/
Ч чЧыč/t͡ʃʰ/
Ҷ ҷҶыӴ/t͡ʃʼ/
Ҽ ҽҼыċ/t͡ʂʰ/
Ҿ ҿҾыċ̨/t͡ʂʼ/
Ш шШыš/ʂ/
Шь шьШьыš'/ʃ/
Шә шәШәыš°/ʃᶣ/
Ы ыЫy/ɨ/
Ҩ ҩҨы/ɥ ~ ɥˤ/ (< */ʕᶣ/)
Џ џЏыǰ/d͡ʐ/
Џь џьЏьыǰ'/d͡ʒ/
Ь ь'/ʲ/
Ә ә°/ʷ,ᶣ,ᵛ/
Itxi

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.