Abetxukoko geltokia

Gasteizko tranbiaren geltokia From Wikipedia, the free encyclopedia

Abetxukoko geltokiamap
Remove ads

Abetxuko Gasteizko tranbia geltokia da, Arabako Gasteiz hiriburuko Abetxuku auzoan kokatuta dagoena, Maiatzaren 1.ko plazan hain zuzen ere.

42.876192°N 2.679633°W / 42.876192; -2.679633
Datu azkarrak Abetxuko, Lineak ...
Remove ads

Geltokia Euskotren Tranbiak operatzen zu eta 2012ko irailaren 7an inauguratu zen.

2012an Kañabenta eta Abetxukoko geltokien arteko tartea ireki zen arte, Kañabentako geltokiak Abetxuko izena zuen.

Remove ads

Historia

2012ko irailaren 7an adarraren luzapena egin zen, auzo honen iparraldera. Orduan, Kañabenta eta gaur egungo Abetxukoko geltokiaren arteko tartea ireki zen, eta geltokiaren izena Kañabenta izatera pasa zen.[1]

Tranbiaren hegoaldeko luzapen lanak zirela eta geralekua itxiarazi zen 2019ko abuztuaren 12tik urte bereko irailaren 1.ra arte. Egun horien artean Angulemako geltokia eta Floridaren arteko tranbia adarraren lotura gauzatu zen.[2]

Epealdi berean, geralekua egokitu zen Euskotren Tranbiak Gasteizko tranbiarentzako eskatutako 44 metro luze diren tranbia unitate berriak jaso ahal izateko. Hala, markesinen albo baikotzean 1,8 metroko igarobide librea utzi da, bloke teknikoak birkokatuz eta markesinaren gainerako elementuak egokituz, eta nasak luzatu dira.[3]

Remove ads

Sarbideak

Arrapala bidezko sarbidea Sarbide irisgarria Araka kalea

Geltokia

Alboko nasa, jaitsiera eskuinetik
Kristo eta Floridaraino
Floridatik datorrena (jaitsera bakarrik)
Alboko nasa, jaitsiera eskuinetik

Geltokia

Geltokiak markesina, bi trenbide eta nasa zentrala ditu, eta txartelen salmenta zein birkarga automatikorako makina, hiru balioztatze-makina, eta Minutran eta Sitran sistemez hornituta dago. Minutran eta Sitran sistemak tranbia heltzeko falta den denbora adierazteko informazio sistemak dira, markesinaren gainean kokatutako dorrea eta markesinan kokatutako pantailaren bitartez, hurrenez hurren.

Geltokiaren ondoan Abetxukuko ikastola eta eliza daude. Kokapenagatik, auzokideen artean goiko geralekua edota elizako geralekua ezizenez ezagutzen da.

Remove ads

Konexioak

Ez dago TUVISA edo Araba Busarekin konexioak.

Irudiak

Erreferentziak

Loading content...

Ikus, gainera

Loading content...

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads