From Wikipedia, the free encyclopedia
5S Japonian sortutako enpresa-kudeaketa metodoa da. Izena ematen dioten bost hitzak, japonieraz ahoskatzen diren bezala gure grafiara aldatuko bagenitu, S letraz hasten diren bost hitz dira.
5S metodoa bost hatsarre sinple hauetan dago oinarritua:
Izendapena |
Azalpena |
Helburu nagusia | |
---|---|---|---|
Sailkatu, antolatu | 整理, Seiri | Baztertu lanerako beharrezkoak ez diren elementuak. | Baztertzea lan egiteko eremutik beharrezkoa ez den guztia. |
Ordenatu | 整頓, Seiton | Antolatu lanerako beharrezkoak diren elementuak, eskura eta ondo kokatuta egon daitezen. | Antolatzea lantokia ahalik eta modurik efizienteenean. |
Txukundu, garbitu | 清掃, Seiso | Garbitu zikinkeria. | Hobetzea lantokiko eremu guztietako garbitasuna. |
Estandarizatu | 清潔, Seiketsu | Markatu anomalia guztiak. | Aurrea hartzea sortuko den desordenari eta zikinkeriari. Adostu arauak eta prozedurak etorkizuneko desordenak saihesteko. |
Eutsi diziplinari (txukuntasunari eusteko behar den diziplinari) | 躾, Shitsuke | Eutsi etengabeko hobekuntza prozesuari. | Sustatzea bide horretatik doazen ahaleginak. |
5S metodoa ezartzeak helburu asko izan ditzake atzetik. S bakoitzak berariazko bere helburuak ditu atzetik:
Bestalde, metodo edo sistema honek honelako onurak ekartzen ditu:
Japoniatik mundura hedatu den kudeatzeko sistema honek erro sakonak ditu. Toyota enpresaren arrakastaren arrazoi nagusietako bat, batzuentzat, metodo hau ezartzen aurretik ibili zirela eta ondo aplikatzen jakin izan zutela.
Ezarri beharreko kontuen artean Seiri hau dugu lehenengo fasea. Beharrezkoak diren baliabideak eta beharrezkoak ez direnak ondo bereiztea da kontua. Beharrezkoak ez direnak baztertu egin beharko dira. Erabaki onak hartzeko, arau hauek lagun dezakete:
Ordu oro erabiltzen dena langilearen esku-eskura egongo da. Bere gorputzari atxikita, aukeran. Lantokiko baliabideak horrela sailkatzea Seiton delako hori ekarriko dute. Leku aratzak, gardenak, traba gabeak izango ditugu, lantoki atseginagoak.
Beharrezkoak izango diren baliabide materialak nola kokatuko diren eta nola etiketatuko diren erabakiko da. Helburua, baliabide horiek ahalik eta azkarren eta modurik errazenean aurkitzea izango da.
Beharrezkoak diren baliabideak oso azkar aurkitu beharko dira, eta behar izanez gero oso azkar erabiltzeko prest egongo dira, eta erabili izan badira oso azkar berriro aurkitu eta erabiltzeko moduan egon beharko dira, beti prest.
Etiketatzeko hainbat sistema erabil daitezke baina lelorik klasikoenak ere asko lagun dezake: leku bat gauza bakoitzeko, gauza oro bere lekuan. Lantokiko espazioa ondo antolatuz gero denbora eta energia asko aurreztuko da ez oso epe luzean.
Seitona lortzeko:
Lantokiak estandarrak izatea lagunduko du. Oso pertsonalizatuak diren lantokiak zailtasun handiak ekarriko dizkiete etorri berriei.
FIFO edo FCFS sustatu beharko da. (FIFO first in first out, FCFS first come first served, hau da etorri berri-berriari bat-bateko lehentasuna sor zaio.
Lantokiko espazioa beharrezkoak ez diren gauzetatik garbi geratu ondoren (seiri) eta ordena lortu ondoren (seiton), lantokia garbitzea eta garbi mantentzea askoz errazagoa izango da (seisō). Zikinkeria iturriak aurkituko dira eta ezabatuko dira. Erabili beharko diren baliabide guztiak oso garbi eta erabilgarri mantenduko dira beti. Zikinkeria erraz izan daiteke kaltegarri. Modu askotan. Osasun aldetik ere bai, bai osasun fisikorako bai osasun psikologikorako. Lanabesen osasunerako ere zikinkeria kaltegarri izan daiteke. Seisō hori lortzeko:
Anomalia bat detektatu bezain laster gauzak bere onera eroan ahalik eta azkarren. Ikuskaritzari erraztasun guztiak eman beharko. Garbitzaileari erraztasun guztiak eman beharko. Anomalien erroak ezagutzea komeni da errotik konpontzeko konpondu beharreko guztia.
Egoera egokia eta desegokia azkar eta erraz bereiztean datza. Horretarako, arau ulerterrazak eta begi bistakoak besterik ez dira behar.
Askotan 5S sistema bere osotasunean ezarri beharrean zatika besterik ez da ezartzen. Seiketsu horrek ordena eta garbitasuna eguneroko kontua dela gogorarazten du, une oroko kontua. Hori lortzeko errutina estandarrak sortzea komenigarri izaten da. Horrelako kontuek lagunduko dute: Kontsignak begi bistakoak izan beharko dute. Neurriak, guneak, denborak... Zer, non, zenbat, noiz(ero)...
Begi bistaz ulertu behar dira kontuak, dena modu ulerterraz batean antolaturik Eraginkorrak diren metodoak estandarizatuko dira.
Langileek estandarrak ezagutuko dituzte. Horretarako behar izango duten trebakuntza jasoko dute.
Honetan datza: aurretik ezarritako arauei eutsi beharko zaie. Hobekuntza sistema etengabekoa izan beharko, ez bolada batean erabili eta gero pixkanaka-pixkanaka ahantzi. (Ikus Kaizen). 5S sistema kalitateaz ezarri behar da, diziplinaz. Ez bazaio ezarritako sistemari eusten denbora kontua izango da eraginkortasuna galtzea.
Sistema hauek ezarri eta lantokia leku atseginagoa bihurtzen da denborarekin. Produktibitatea ere hobetzen da. Kanpoko bezeroak eta barruko “bezeroak” (lantoki batean langile batzuk lantokiko bertoko beste langile batzuentzat lan egiten dute) asebeteago sentituko dira. Epe luzean, izaten dira ondoriorik ikusgarrienak.
Badaude etengabe aldatu eta hobetzeko beste sistema, baliabide eta lanabes batzuk baina 5S sistema ezartzea hasiera ona izan daiteke.
Hezkuntza sisteman bertan ere 5S sistemak ezarri daitezke. Garbitasun eta ordena ohitura onak txikitatik hartzea bizitza osorako onurak ekar ditzakete. Irakasleriarentzat ere kontu hauek onura ederrak ekar ditzakete.
Ikasgelak, liburutegiak, ordenagailu-gelak, kiroldegiak-eta garbi eta txukun mantentzeak ikas-komunitateari onura handiak ekar diezazkioke. Behar diren gauzak bakarrik gordetzeak eta gauza horiek ondo ordenaturik eta garbi-garbiak mantentzeak, ikas prozesuaren oinarrizko baldintza onak sortuko ditu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.