asteroide From Wikipedia, the free encyclopedia
Junon (latinez: Iūno), Minor Planet Centerren katalogoko sisteman 3 Juno bezala izendatua, aurkitu zen hirugarren asteroidea da, eta asteroide gerriko nagusiko handienetako bat da, S motakoen artean bigarren astunena delarik. 1804ko irailak 1ean aurkitu zuen Karl Ludwig Harding astronomo alemaniarrak, eta Junon izenarekin izendatu zuen erromatar mitologiako Junon jainkosaren omenez.
3 Junon | |
---|---|
Behaketa | |
Itxurazko magnitudea (V) | 11,61 |
Magnitude absolutua | 5,17 |
Gorputz-gurasoa | Eguzkia |
Aurkitzailea | Karl Ludwig Harding (en) |
Aurkikuntza-data | 1804ko irailaren 1a |
Aurkikuntza-lekua | Lilienthal Observatory (en) |
Planeta txikien taldea | Asteroide gerrikoa |
Honen izena darama | Junon |
Orain duen posizioa ikusi | |
Orbitaren ezaugarriak | |
Apoapsis | 3,3531642533004 AU |
Periapsis | 1,9853619608807 AU |
Ardatzerdi handia | 2,6692631089383 AU |
Eszentrikotasuna | 0,25621346370583 |
Orbita-periodoa | 1.592,888961945 egun |
Batezbesteko anomalia | 37,023113422964 ° |
Makurdura orbitala | 12,9817 ° |
Goranzko nodoaren luzera | 169,83916688158 ° |
Periapsiaren argumentua | 247,73793379609 ° |
Ezaugarri fisikoak | |
Diametroa | 233,92 km eta 246,596 km |
Masa | 28.200.000.000.000.000.000 kg |
Dentsitatea | 2,98 g/cm³ |
Albedoa | 0,2383 0,214 |
Mota espektrala | S motako asteroide |
Behin-behineko izendapenak | A804 RA |
Nabigazioa | |
« 2 Palas • 4 Vesta » |
Junon, asteroiderik handienetako bat da, asteroide gerrikoaren masa osoaren %1a baitu. Gerrikoko asteroide guztiak tamainarengatik sailkatuz gero, hamargarrena da, eta 15 Eunomiarekin lehiatzen da S motako asteroide harritsuen artean handiena izateko ohoreagatik, estimaziorik berrienek, Juno bigarren postuan jartzen duten arren.
S motako asteroideen artean, biziki isladatzailea da, bere azaleraren ezaugarri ezberdinak adieraz ditzakeena. Isladakortasun handi honek, berez, asteroide gerrikoaren barne ertzean aurkitzen ez den gorputz batentzateko bere magnitude bisual nahiko altua azaltzen du. Junok, oposizio onean, +7,5eko magnitudea izan dezake, Neptuno edo Titan baino distiratsuagoa delarik, eta askoz handiagoak diren 10 Higia, 52 Europa, 511 Davida eta 704 Interamnia bezalako asteroide handiagoak baino lehenago aurkitu izana. Baina, hartzen dituen posizio gehienetan, +8,7ra iristen da, prismatikoekin ere ia ikus ezin daitekeena, eta elongazio txikiagoetan, 3 hatzbeteko teleskopio bat behar da ikusi ahal izateko. Asteroide hau, Juno familiako asteroideen artean handiena da.
Hasieran, planetatzat hartu zuten, Zeres, Palas eta Vesta bezala. Gerora, berriz, asteroidetzat sailkatu zuten, aipaturiko beste hirurekin batera, askoz asteroide gehiago aurkitu zirenean. Juno txikia eta forma ez erregularrekoa duenez, planeta nanotzat sailkatua izatetik at utzi zuten, Nazioarteko Astronomia Batasunaren sailkapenaren arabera.
Junok, Eguzkitik, Zeres eta Palasek baino zertxobait hurbilago orbitatzen du. Bere orbita, arinki okertua dago ekliptikarekiko 12ºtan, baina, bere eszentrikotasuna, Plutonena baino handiagoa da. Eszentrikotasun handi honek, perihelioan, Eguzkitik Vesta baino hurbilago eramaten du, eta, afelioan, Zeres baino urrunago. Junok, ezagutzen zen edozein gorputzen orbitarik eszentrikoena zuen 1854an Polimnia izeneko asteroidea aurkitu zen arte. Hala ere, 200 kilometro baino gehiagoko diametroa duten asteroideen artean, soilik 324 Bambergak du orbita eszentrikoago bat.
Junok, progrado norantzan biratzen du, ipar poloa, honako koordenatu ekliptiko hauetara apuntatzen ari delarik: (β, λ) = (27°, 103°) 10ºko errakuntza aukera batekin. Honek, bere ekliptikaren zeihartasuna, 51ºkoa izatea eragiten du.
Junoren zaleraren ikerketa espektroskopikoek, Juno, jatorri kontrito ohikoko gorputz bat dela ondorioztatzea ahalbidetzen dute, meteorito harritsuen ohiko talde bat, burdina dutena, olibinoa eta piroxenoa bezalako silikatoekin. Lurrazalean erregistraturiko tenperaturarik altuena, 293º Kelvinekoa da, 2001eko urriak 2an erregistratu zena. Heliozentrikoaren distantzia ere kontutan hartuz, gehienezko estimazioa 301º Kelvinekoa da (+28 °C) perihelioan.
Izpi infragorrizko irudiek, Junok, 100 kilometro inguruko zabalera duen krater bat duela adierazten dute, geologikoki gaztea den talka baten ondorio dena.
Junori buruzko datu garrantzitsu batzuk honako hauek dira:
Aurrekoa 2 Palas |
Asteroidea 1804ko irailak 1ean aurkitua |
Ondorengoa 4 Vesta |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.