2023ko Pragako tiroketa

From Wikipedia, the free encyclopedia

2023ko Pragako tiroketa

2023ko Pragako tiroketa urte hartako abenduaren 21ean izan zen. Pragako Karlos Unibertsitateko Arte Ederren fakultatean, 24 urteko ikasle baten erasoaren ondorioz, hamabost pertsona hil eta gutxienez 25 inguru zauritu ziren.[1]

Datu azkarrak Mota, Data ...
2023ko Pragako tiroketa
Thumb
Thumb
Motaschool shooting (en)
tiroketa masibo
murder–suicide (en)
spree shooting (en)
patricide (en)
Data2023ko abenduaren 21a (15:00 (en) , 15:20 (en) . Europa Erdialdeko Ordua, UTC+01:00)
Kokalekumain building of the Faculty of Arts of Charles University (en)
Hostouň
HerrialdeaTxekia
BiktimaStanislav Kozák (en) (giza hilketaren biktima, shooting victim (en) )
Lenka Hlávková (en) (giza hilketaren biktima, shooting victim (en) , musikologo)
Jan Dlask (giza hilketaren biktima, shooting victim (en) , literary theorist (en) )
ezezaguna (shooting victim (en) , survivor (en) )
ezezaguna (shooting victim (en) , survivor (en) )
Klára Holcová (en)
Pertsona hilak16
Pertsona zaurituak25
ErantzuleDavid Kozák (en) (shooter (en) )
Arma1 ArmaLite AR-10 (en)
Glock (en)
Skorpion vz. 61
Itxi

Txekiako Errepublikako Poliziaren arabera, suzko arma luze batekin sartu zen gaztea eraikinean, eta tiroka hasi da. Dozenaka zauritu eragin zituen, eta poliziek hil egin dute azkenean. Hamabost pertsona gutxienez hil ziren, erasotzailea bera tartean. Horiek ez ezik, 25 bat lagun ere zaurituta zegoen, eta horietatik batzuk larri, gainera.[1]

Erasotzailea Pragatik 21 kilometrora, Hostouňen, bizi zen, Polizia iturrien arabera, eta haren aita ere hilik topatu zutela jakinarazi zuten. Agintariek baztertu egin dute erasoak inolako zerikusirik duenik «nazioarteko terrorismoarekin» edo arrazoi ideologikoekin.[1]

Larritasuna eragin zuen erasoak. Poliziek unibertsitateko eraikinak hustu zituzten, unibertsitate inguruko kalean itxi, eta, hasieran, kalera ez ateratzeko eskatu zieten herritarrei. Garraio publikoa ere bertan behera utzi zuten.[1]

Handik ordu batzuetara, Vít Rakušan Txekiako Errepublikako Barne ministroak jakinarazi zuen tiratzailea hil egin zutela, eta ez zela beste erasotzailerik. Rakusanek berak azaldu zuen nazioarteko arrazoiekin loturarik ez zuela erasoak, eta erasotzailea antzeko beste tiroketa batzuetan inspiratu zela.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.