From Wikipedia, the free encyclopedia
2023ko uztailaren 23an Espainian hauteskunde orokorrak antolatu zituzten. Trantsizioaz geroztik hamabostgarren hauteskundeak izan ziren hauek, eta 2023ko maiatzeko autonomia eta udal-hauteskundeetan gertatutakoaren ondorioz deitu ziren.
2023ko maiatzaren 30ean, Espainiako Erregeak Gorteak desegin eta hauteskunde berrietara deitu zuen Meritxell Batet Diputatuen Kongresuko presidentearen babesarekin.
Alderdi Popularrak 137 diputatu lortu zituen. PSOE 121ekin geratu zen; Vox, 33rekin, eta Sumar, 31rekin. Feijook esan zuen "gobernatzeko saioa" egingo zuela. Sanchezek talde abertzaleen beharra izango zuen (26 aulki) Espainiako presidente segitzeko; Juntsek zuen giltza. PSOEko buruak adierazi zuen "bloke atzerakoiak porrot" egin zuela. PP eta PSOE nahikoa parean geratu ziren botoetan.[1]
Espainiako Gorteetarako hauteskundeek argazki aldaketa eragin zuten Hego Euskal Herriko botoen joeran, eta, beste behin, kontrastez beteriko mapak utzi zituzten agerian. Kontrasteak, lau herrialdeetan hiru alderdi izan zirelako lehen indarrak -EAJ Bizkaian, EH Bildu Gipuzkoan eta PSE-EE eta PSN Araban eta Nafarroan-, eta kontrasteak, kolore urdinaz margotutako Espainiako mapak ezer gutxi duelako komunean Hego Euskal Herrikoarekin.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.