From Wikipedia, the free encyclopedia
2022ko Nord Stream gasbideko sabotajea Itsaso Baltikoko hondalean gertaturiko ekintza eta eztanda bat da, gasa askatu eta azpiegitura hondatu zuena urte horretako irailaren 26an. Alemania Errusiako gasez hornitzen zuen azpiegitura estrategikoa zen hori, eta kalteak konponezintzat jo ziren. Laster zabaldu zen sabotajea izan zelako hipotesia, erregai hornidurari buruzko nazioarteko tentsio handiaren erdian, Ukrainako inbasioaren testuinguruan.
Nord Stream gasbideko sabotajea | |
---|---|
Mota | gas isurketa hondamendi ekologiko Sabotaje |
Data | 2022ko irailaren 26a |
Garaia | Errusia-Ukraina gerra (2022) |
Kokaleku | Itsaso Baltikoa Bornholm Basin (en) |
Herrialdea | Danimarka eta Suedia |
Helburu | Nord Stream eta Nord Stream 2 |
Kausa | Sabotaje gas leherketa |
Erantzule | ezezaguna |
Osatuta | |
Hasieran, Mendebaldeko hedabideek Errusia erantzule egin bazuten ere, geroko informazioek Mendebaldeko herrialdeak eta, zehazki, Ukraina inplikatu zituzten autoretzan, Errusiarekiko erabateko energia etena eragiteko.
Nord Stream 2 gasbideak, Nord Stream 1ek bezala, Errusia eta Alemania lotzen zituen, baina ez zuen funtzionatzen Errusiaren eta Europar Batasunaren arteko liskarrengatik, Ukrainako inbasioari buruzko tentsioen testuinguruan. Poloniak eta Norvegiak Danimarka zeharkatzen duen Hodi Baltiko alternatiboa ireki eta egun bat geroago gertatu ziren ihesak. Hodi horrek gasa Ipar Itsasotik dakar, Errusiak Nord Streametik dakarren lez.[1]
2022ko irailaren 26an gas-ihes bat identifikatu zen Itsaso Baltikoko Nord Stream 2 gasbidean, Bornholm uharte daniarretik hego-ekialdera. Handik ordu batzuetara, beste bi ihes aurkitu ziren Nord Stream 1 gasbidean, uhartearen ipar-ekialdean.[2] Ihes puntuak nazioarteko uretan zeuden (ez da inongo herrialdetako itsasotik abiatzen), baina Danimarkako eta Suediako eremu ekonomikoen barruan.[3]
Nord Stream AGk, Nord Stream-eko operadoreak, esan zuen hodiek "aurrekaririk gabeko" kalteak jasan zituztela egun batean.[4] Mette Frederiksen Danimarkako lehen ministroak ihesak nahita eragindakoak zirela esan zuen, ez istripuengatik, eta leherketak izan zirela zehaztu zuen.[5]
Frederiksenek bezala, Suediako lehen ministroak, Magdalena Andersson-ek, esan zuen sabotajea izango zela ziurrenik, Europar Batasuneko funtzionarioek eta NATOko idazkari nagusiak, Jens Stoltenbergek, adierazitakoarekin bat.[6][7][8] Errusiak ere, sabotajea izatearen aukera ez zuen baztertu[9]. Lehenago, zenbait iruzkingilek iradoki zuten filtrazioen inguruko inguruabarrak susmagarriak ziruditela eta seguruenik sabotaje-ekintzak izan zirela.[10][11][12][13]
Isurketaren autoretzaz, hipotesi desberdinak aztertu ziren hasieratik. Ukrainak eta Mendebaldeko analistek zein hedabideek Errusia jo zuten sabotajearen egile seguruentzat, Errusiak Europako gas hornikuntza etengo zuelako zurrumurruen artean.[14][15] Aldiz, 2023ko martxoaren 9an, Seymour Hersh idazle eta Pulitzer saridunak zabaldu zuenez, AEBko itsas armadako urpekariek jarri zituzten bonbak NATOren maniobra batzuetan. Norvegiaren laguntzarekin zartatu omen zituzten, Biden AEBko presidenteak eta Washingtongo administrazioak hodia mehatxutzat ikusten zutelako, Alemania Errusiaren eraginpean jar zezakeelakoan.[16]
2024ko abuztuan plazaratu zenez, aldiz, Estatu Batuetako inteligentziak bazekien zehatz-mehatz sei pertsonako operazio berezietako ukrainar talde batek Nordstream 2ri eraso egiteko asmoa zuela, eta Valery Zaluzhny jenerala zutela buru, Ukrainako arduradun militar nagusia.[17]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.