From Wikipedia, the free encyclopedia
2019ko Emakumeen Euskal Bira euskal txirrindularitza lasterketa horren 32. edizioa izan zen, maiatzaren 22tik 25era artean egin zutena. 2019ko Emakumezkoen UCI World Tour hamabigarren proba izan zen.
| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 32. Emakumeen Euskal Bira | ||
Txapelketa | 2019 UCI Women's World Tour 2.WWT | ||
Etapak | 4 | ||
Datak | maiatzak 22 – 2019.eko maiatzak 25 | ||
Luzera | 465,2 km | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Irteera-lekua | Iurreta | ||
Helduera-lekua | Oñati | ||
Taldeak | 18 | ||
Parte-hartzaileak | 103 | ||
Amaitu dutenak | 66 | ||
Bataz besteko abiadura | 37,63 km/o | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Elisa Longo Borghini (Trek-Segafredo) | ||
Txapeldunordea | Amanda Spratt (Mitchelton-Scott) | ||
Hirugarrena | Soraya Paladin (Alé Cipollini) | ||
Puntukako sailkapena | Elisa Longo Borghini (Trek-Segafredo) | ||
Eskalatzailerik onena | Elisa Longo Borghini (Trek-Segafredo) | ||
Sprinter onena | Tanja Erath (Canyon-SRAM Racing) | ||
Gazte onena | Évita Muzic (FDJ-Nouvelle Aquitaine-Futuroscope) | ||
Talderik onena | Movistar Team | ||
Herritartasuna | Ane Santesteban (WNT-Rotor Pro Cycling) | ||
◀2018 | |||
Dokumentazioa |
Talde femenino profesionalak (18)
|
Etapa | Data | Etapako hiriak | type | Luzera (km) | Etapako garailea | Sailkapen orokorreko liderra |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | Maik 22 | Iurreta – Iurreta | 101 | Jolien D'Hoore | Jolien D'Hoore | |
2 | Maik 23 | Aduna – Aduna | 110,8 | Amanda Spratt | Amanda Spratt | |
3 | Maik 24 | Ametzaga (Zuia) – Done Bikendi Harana | 97,6 | Tayler Wiles | Amanda Spratt | |
4 | Maik 25 | Oñati – Oñati | 155,8 | Elisa Longo Borghini | Elisa Longo Borghini |
1. etapa - Iurreta - Iurreta - 2019ko maiatzaren 22a | ||
---|---|---|
Etapa | Etapako sailkapena | Sailkapen orokorra |
1: Jolien D'Hoore 2 h 33 m 20 s |
: Jolien D'Hoore 2 h 33 m 10 s | |
Irabazleak | ||
Etapa: Jolien D'Hoore |
Jolien D'Hoorek esprintean irabazi du etapa, aise. Amanda Spratt iazko garaileak sei segundo pilatu ditu gainsarietan, faborito dela erakutsiz, eta ihes egiten ere ahalegindu da. Eguneko ihesaldia, dena den, Anna Plitchak egin du. 30 kilometro baino gehiago ibili da bakarrik aurrean.[1]
2. etapa - Aduna - Aduna - 2019ko maiatzaren 23a | ||
---|---|---|
Etapa | Etapako sailkapena | Sailkapen orokorra |
1: Amanda Spratt 2 h 59 m 24 s |
: Amanda Spratt 5 h 32 m 26 s | |
Irabazleak | ||
etapa irabazlea, sailkapen orokorreko burua etaparen amaieran, puntukako sailkapenaren buru Amanda Spratt |
Eguneko lehen gaina Alkiza izan zen, eta bertan Sophie Wright (Cervelo), Elissa Longo (Trek) eta Amanda Spratt (Trek) igaro ziren lehen hiru postuetan. 21. kilometroan izan zen hori. Altzo igaro zuten, berriz, handik gutxira, 35.ean. Hortik ondorengo ordenean pasatu ziren: Elissa Longo (Trek), Amanda Spratt (Mitchelton) eta Mavi Garcia (Movistar). Bi igoera horiek tropela hautsi zuten, txirrindularien erdia inguru atzean geratu baita. Movistar agertu zen orduan tropelaren aurrean, eta bertako txirrindulari batek, Małgorzata Jasińskak eguneko lehen ihesaldi ahalegina egin zuen, 60. kilometroan, Villabona parean. 20 bat kilometro egin ditu ihes eginda, eta minutu inguruko tartea izan zuen.[2]
Baina hain urrundik ahalegintzen denaren patua jasan zuen. Eguneko esprint berezia igaro eta gero harrapatu egin zuten. Bertan Sprattek bi segundoko gainsaria pilatu zuen, eta Ane Santestebanek bat. Hor tropel nagusia haustura txiki bat izan zen, eta metro gutxi batzuk izan ziren arren aurrera egini zuten Sprattek, Santestebanek, Soraya Paladinek (Alle Cipollin). Mavi Garciak (Movistar) eta Amy Pietersek (Boels), eta hori nahikoa izan zen Jasińska harrapatzeko.[2]
Ahalegintzen hurrengoa Alena Amialiusik (Canyon) izan zen, atzetik kontrol lana egiten aritu zen Mitchelton, eta Van Vleutenek eta Lucy Kennedyk azeleragailua zapaldu dutenean harrapatu zuten, 30 bat kilometroren faltan. Adunatik azken aldiz pasa zirenean sortu da azkenerako erabakigarria izan zen iheslari multzoa eta azkenera arte batuta iritsi ziren.[2] Helmugara batera iritsi zen tropel nagusia. Baina azken metroetan Spratt izan zen bizkorrena. Atzetik iritsi ziren Soraya Paladin (Ale Cipollini) eta Mavi Garcia (Movistar).
3. etapa - Ametzaga (Zuia) - Done Bikendi Harana - 2019ko maiatzaren 24a | ||
---|---|---|
Etapa | Etapako sailkapena | Sailkapen orokorra |
1: Tayler Wiles (en) 2 h 37 m 43 s |
: Amanda Spratt 8 h 10 m 37 s | |
Irabazleak | ||
Etapa: Tayler Wiles (en) |
Etapa urduria izan zen hasieratik eta Movistar eta Trek Mitchelton-Scott estu hartzen ahalegindu ziren, eta gutxigatik ez zuten lortu. Hasierako ahalegin hutsalak eta gero, bidea egiten aurrenak Roos Hoogeboom (Bihlier) eta Nicole Steigenga (Be Pink) izan ziren. Baina Opakua igotzearekin batera haien aldea gutxituz joan zen. Orduan egin zuen ihes Tayler Wilesek.[3]
Faboritoen multzoan zen Wiles, eta hortzak ondo estututa zituen. Atzetik Movistarrek lan egin zuen hura harrapatzeko. Baina ez zuen lortu. Eguneko garaileak bakarrik egin zuen Santa Teodosiarako igoera, eta ondo eutsi zion 30 segundo inguruko aldeari.[3]
4. etapa - Oñati - Oñati - 2019ko maiatzaren 25a | ||
---|---|---|
Etapa | Etapako sailkapena | Sailkapen orokorra |
1: Elisa Longo Borghini 4 h 11 m 2 s |
: Elisa Longo Borghini 12 h 21 m 41 s | |
Irabazleak | ||
etapa irabazlea, sailkapen orokorreko burua etaparen amaieran Elisa Longo Borghini |
Euripean hasi eta errepide bustietan barrena jokatu zen. Lehen kilometroetan ihesaldiak egon ziren. Movistar eta Trek taldeko txirrindulariek lan handia egin zuten lasterketa gogortzeko. Benetako galbahea, baina, eguneko azken mendatean egin zen, San Asentzion gora. Zortzikote batek ihesean ekin zion igoerari, eta gero gehitu zitzaizkie Longo-Borghini, Spratt, Van Vleuten (Mitchelton) eta Majerus (Boels).[4]
Mitcheltonek lasterketa kontrolpean zuela zirudien, baina Longo Borghinik eraso ausarta jo zuen San Asentzion gora. Helmugarako hamazazpi kilometrora erabaki zuen aurrea bakarrik egitea. Aldapa behera hobekien moldatzen zen txirrindularietakoa izatearen ospea zuen, baina tartea goraka egin zuen. San Asentzioko gainean 25 segundoko aldea zuen, eta jaitsieraren ondoren zortzi kilometroko ordeka zatia falta zitzaion. Longo Borghinik jaitsiera beldurgarria egin zuen, eta hogei segundoko aldearekin iritsi zen ordekara. Tarte hori jazarpen proba izan zen. Longo Borghinik atzeko multzoa nola handitzen zen ikusi zuen, eta gero eta gertuagoa zegoela. Azkenean lau segundoko aldearekin sartu zen helmugan, eta Sprattek eskuratu zezakeen gainsariak erabakiko zuen irabazlea. Azkenean bosgarren izan zen. Irabazleak etapa bukatu eta bost minutura jakin zuen lasterketaren irabazlea zela, telefonoz.[4]
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.