From Wikipedia, the free encyclopedia
2015eko Belgikako poliziaren sarekadak 2015eko urtarrilaren 15ean hasi ziren.
2015eko Belgikako poliziaren sarekadak | |
---|---|
Mota | gertaera |
Data | 2015eko urtarrilaren 15a |
Kokaleku | Verviers |
Belgikako poliziak, Verviers hirian (Valonia), ustezko muturreko talde islamista baten aurkako operazioa egin zuen eta bi lagun hil zituen. Ustezko hiru islamistak poliziei tiroka hasi ziren operazioa martxan zegoela ikustean. Bruselako barruti administratiboan ere sarekadak egon ziren[1].
Hildakoak muturreko ekintzaile islamistak ziren eta ez zuten loturarik Charlie Hebdoren aurkako atentatuarekin. Hildakoak eta atxilotu batzuk Sirian egon ziren eta Bruselan atentatuak egitea zuten helburu[1].
27 pertsona atxilotu zituzten, ustezko jihadisten kontra egindako sarekadetan. Belgikan Poliziaren aurka egin behar zuten hamahiru lagun atxilotu zituzten eta Paris ingurueta hamabi lagun atxilotu zituzten Amedy Coulibalyri eta Kuachi anaiei laguntza emateagatik[2].
Arratsaldean, segurtasuna indartzeko Armadari deitzea pentsatzen ari zen Belgika eta terrorismoko susmagarriei naziotasuna kentzeko aukera onartu nahi zuen Belgikako Exekutiboak, nortasun-agiria edo pasaportea aldi baterako kentzea ere bai[3].
Lau pertsona atxilo hartu zituzten Grezian, Belgikako jihadistekin harremana zutelakoan. Arratsaldean, Belgikako Fiskaltzak ukatu egin zuen harreman hori[4].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.