gizonezkoen hirugarren Munduko Errugbi Kopa From Wikipedia, the free encyclopedia
1995eko Munduko Errugbi Kopa gizonezkoen hirugarren Munduko Errugbi Kopa izan zen. 1995eko maiatzaren 25etik ekainaren 24ra jokatu zen, Hegoafrikak antolaturik.[1] Hegoafrika atera zen txapeldun, finalean Zeelanda Berriari 15 eta 12 irabazita.[2] Frantzia izan zen hirugarrena eta Ingalaterra laugarrena.
1995 Rugby World Cup | |
Egoitza | Hegoafrika |
---|---|
Datak | 1995eko maiatzak 25-ekainak 24 |
Parte-hartzaileak | 16 |
Ikusleak | 938.486 (29.328 partidako) |
Datuak | |
Txapelduna | Hegoafrika |
Txapeldunordea | Zeelanda Berria |
Hirugarrena | Frantzia |
Laugarrena | Ingalaterra |
Puntugile onena | Thierry Lacroix (FRA, 112) |
Entsegugile onena | Jonah Lomu (NZL, 7) Marc Ellis (NZL, 7) |
Webgunea | www.rugbyworldcup.com |
Aurretik: 1991ko Munduko Errugbi Kopa Ondoren: 1999ko Munduko Errugbi Kopa |
Apartheid amaitu ostean Hegoafrikan egindako lehenbiziko kirol txapelketa handia izan zen. 1994an, Nelson Mandela izendatua zuten presidente, historiako lehenbiziko beltza. Errugbia, hasiera batean, zurien kirola zen. Mandelak, ordea, herria bateratzeko aitzakiatzat hartzea erabaki zuen. Horretarako selekzioko kapitain Francois Pienaarri laguntza eskatu zion, beltzak ere errugbiarekin identifikaturik sentitzeko. Eta baita lortu ere. Finalaren ostean, Mandelak berak eman zion kopa Pienaarri, eta sekulako besarkada eman zioten elkarri, historikoa.[3]
Amateur garaiko azken txapelketa handia izan zen, bi hilabete geroago International Rugby Football Boardek errugbi profesionala onartu baitzuen.[4] Ezbehar batek ere markatu zuen txapelketa, Max Brito Boli Kostako errugbilaria tetraplegiko geratu baitzen Tongaren aurkako partidan.[5]
Hamasei herrialdek parte harte zuten 1995eko Munduko Errugbi Kopan. Herrialde antolatzailea baitzen, Hegoafrika gonbidatua izan zen, historian lehenbiziko aldiz. 1991ko Munduko Errugbi Kopako final laurdenetara iritsi ziren zortzi taldeak ere zuzenean sailkatu ziren. Gainerako zazpi postuak kontinenteka egindako lehiaketa sistema baten bidez erabaki ziren; 45 herrialdek parte hartu zuten sailkapen lehiaketa horietan.
Europa | Ozeania | Amerika | Asia | Afrika |
---|---|---|---|---|
Johannesburg | Pretoria | Cape Town | Durban |
---|---|---|---|
Ellis Park | Loftus Versfeld | Newlands | Kings Park Stadium |
Edukiera: 60.000 | Edukiera: 50.000 | Edukiera: 50.000 | Edukiera: 50.000 |
Bloemfontein | |||
Free State Stadium | |||
Edukiera: 40.000 | |||
Port Elizabeth | Rustenburg | East London | Stellenbosch |
Boet Erasmus Stadium | Olympia Park | Basil Kenyon Stadium | Danie Craven Stadium |
Edukiera: 38.950 | Edukiera: 30.000 | Edukiera: 22.000 | Edukiera: 16.000 |
1987an eta 1991n bezala, hamasei taldeak lau multzotan banatu zituzten, eta multzo bakoitzean ligaxka jokatu zen, denak denen kontra. Garaipenak hiru puntu ematen zituen, berdinketak bi, eta porrotak bat. Multzo bakoitzeko lehenbiziko bi taldeak bigarren fasera igaro ziren.
Taldea | Puntuak | Irabaziak | Berdinduak | Galduak | Tantoak alde | Tantoak aurka |
---|---|---|---|---|---|---|
Hegoafrika | 9 | 3 | 0 | 0 | 68 | 26 |
Australia | 7 | 2 | 0 | 1 | 87 | 41 |
Kanada | 5 | 1 | 0 | 2 | 45 | 50 |
Errumania | 3 | 0 | 0 | 3 | 14 | 97 |
1995eko maiatzak 25 |
1995eko maiatzak 26 |
Hegoafrika | 21–8 | Errumania |
---|---|---|
Entsegua(k): Richter (2) Transformazioa(k): Johnson Zigor kolpea(k): Johnson (3) |
Entsegua(k): Gurănescu Zigor kolpea(k): Ivanciuc |
1995eko maiatzak 30 |
1995eko maiatzak 31 |
1995eko ekainak 3 |
Hegoafrika | 20–0 | Kanada |
---|---|---|
Entsegua(k): Richter (2) Transformazioa(k): Stransky (2) Zigor kolpea(k): Stransky (2) |
1995eko ekainak 3 |
Taldea | Puntuak | Irabaziak | Berdinduak | Galduak | Tantoak alde | Tantoak aurka |
---|---|---|---|---|---|---|
Ingalaterra | 9 | 3 | 0 | 0 | 95 | 60 |
Mendebaldeko Samoa | 7 | 2 | 0 | 1 | 96 | 88 |
Italia | 5 | 1 | 0 | 2 | 69 | 94 |
Argentina | 3 | 0 | 0 | 3 | 69 | 87 |
Italia | 18–42 | Mendebaldeko Samoa |
---|---|---|
Entsegua(k): Vaccari Cuttitta Transformazioa(k): Dominguez Zigor kolpea(k): Dominguez Dropa(k): Dominguez |
Kronika | Entsegua(k): Lima (2) Harder (2) Kellett Tatupu Transformazioa(k): Kellett (3) Zigor kolpea(k): Kellett (2) |
1995eko maiatzak 27 |
Argentina | 18–24 | Ingalaterra |
---|---|---|
Entsegua(k): Arbizu Noriega Transformazioa(k): Arbizu Zigor kolpea(k): Arbizu (2) |
Zigor kolpea(k): Andrew (6) Dropa(k): Andrew (2) |
Mendebaldeko Samoa | 32–26 | Argentina |
---|---|---|
Entsegua(k): Lam Leaupepe Harder Transformazioa(k): Kellett Zigor kolpea(k): Kellett (5) |
Entsegua(k): Zigor entsegua Crexell Transformazioa(k): Cilley (2) Zigor kolpea(k): Cilley (4) |
1995eko maiatzak 30 |
Ingalaterra | 27–20 | Italia |
---|---|---|
Entsegua(k): R. Underwood T. Underwood Transformazioa(k): Andrew Zigor kolpea(k): Andrew (5) |
Entsegua(k): Cuttitta Vaccari Transformazioa(k): Dominguez (2) Zigor kolpea(k): Dominguez (2) |
1995eko ekainak 4 |
Ingalaterra | 44–22 | Mendebaldeko Samoa |
---|---|---|
Entsegua(k): R. Underwood (2) Back Zigor entsegua Transformazioa(k): Callard (3) Zigor kolpea(k): Callard(5) Dropa(k): Catt |
Entsegua(k): Sini (2) Umaga Transformazioa(k): Fa'amasino (2) Zigor kolpea(k): Fa'amasino |
Taldea | Puntuak | Irabaziak | Berdinduak | Galduak | Tantoak alde | Tantoak aurka |
---|---|---|---|---|---|---|
Zeelanda Berria | 9 | 3 | 0 | 0 | 222 | 45 |
Irlanda | 7 | 2 | 0 | 1 | 93 | 94 |
Gales | 5 | 1 | 0 | 2 | 89 | 68 |
Japonia | 3 | 0 | 0 | 3 | 55 | 252 |
Japonia | 10–57 | Gales |
---|---|---|
Entsegua(k): Ota (2) |
Entsegua(k): G. Thomas (3) I. Evans (2) Moore Taylor Transformazioa(k): N. Jenkins (5) Zigor kolpea(k): N. Jenkins (4) |
1995eko maiatzak 27 |
Irlanda | 19–43 | Zeelanda Berria |
---|---|---|
Entsegua(k): Corkery McBride Halpin Transformazioa(k): Elwood (2) |
Entsegua(k): Lomu (2) Kronfeld Bunce Osborne Transformazioa(k): Mehrtens (3) Zigor kolpea(k): Mehrtens (4) |
1995eko maiatzak 27 |
1995eko maiatzak 31 |
Zeelanda Berria | 34–9 | Gales |
---|---|---|
Entsegua(k): Ellis Little Kronfeld Transformazioa(k): Mehrtens (2) Zigor kolpea(k): Mehrtens (4) Dropa(k): Mehrtens |
Zigor kolpea(k): N. Jenkins (2) Dropa(k): N. Jenkins |
1995eko maiatzak 31 |
Japonia | 17–145 | Zeelanda Berria |
---|---|---|
Entsegua(k): Kajihara (2) Transformazioa(k): Hirose (2) Zigor kolpea(k): Hirose |
Kronika | Entsegua(k): Ellis (6) Rush (3) Wilson (3) R. Brooke (2) Osborne (2) Loe Culhane Henderson Dowd Ieremia Transformazioa(k): Culhane (20) |
1995eko ekainak 4 |
Irlanda | 24–23 | Gales |
---|---|---|
Entsegua(k): Halvey Popplewell McBride Transformazioa(k): Elwood (3) Zigor kolpea(k): Elwood |
Entsegua(k): Humphreys Taylor Transformazioa(k): N. Jenkins (2) Zigor kolpea(k): N. Jenkins (2) Dropa(k): A. Davies |
1995eko ekainak 4 |
Taldea | Puntuak | Irabaziak | Berdinduak | Galduak | Tantoak alde | Tantoak aurka |
---|---|---|---|---|---|---|
Frantzia | 9 | 3 | 0 | 0 | 114 | 47 |
Eskozia | 7 | 2 | 0 | 1 | 149 | 27 |
Tonga | 5 | 1 | 0 | 2 | 44 | 90 |
Boli Kosta | 3 | 0 | 0 | 3 | 29 | 172 |
Boli Kosta | 0–89 | Eskozia |
---|---|---|
Entsegua(k): G. Hastings (4) Logan (2) Walton (2) Wright Chalmers Stanger Burnell Shiel Transformazioa(k): G. Hastings (9) Zigor kolpea(k): G. Hastings (2) |
1995eko maiatzak 26 |
1995eko maiatzak 26 |
Frantzia | 54–18 | Boli Kosta |
---|---|---|
Entsegua(k): Lacroix (2) Benazzi Téchoueyres Viars Accoceberry Saint-André Costes Transformazioa(k): Deylaud (2) Lacroix (2) Zigor kolpea(k): Lacroix (2) |
Entsegua(k): Soulama Camara Transformazioa(k): Kouassi Zigor kolpea(k): Kouassi (2) |
1995eko maiatzak 29 |
Eskozia | 41–5 | Tonga |
---|---|---|
Entsegua(k): S. Hastings Peters G. Hastings Transformazioa(k): G. Hastings Zigor kolpea(k): G. Hastings (8) |
Entsegua(k): Fenukitau |
Boli Kosta | 11–29 | Tonga |
---|---|---|
Entsegua(k): Okou Zigor kolpea(k): Dali (2) |
Entsegua(k): Zigor entsegua Latukefu Otai Tu'ipulotu Transformazioa(k): Tu'ipulotu (3) Zigor kolpea(k): Tu'ipulotu |
1995eko ekainak 3 |
Frantzia | 22–19 | Eskozia |
---|---|---|
Entsegua(k): Ntamack Transformazioa(k): Lacroix Zigor kolpea(k): Lacroix (5) |
Entsegua(k): Wainwright Transformazioa(k): G. Hastings Zigor kolpea(k): G. Hastings (4) |
Boli Kostaren eta Tongaren arteko partida hasi eta hiru minutura, uztartze ireki batean, zenbait jokalari erori ziren Max Britoren gainera; bolikostar hegalekoa tetraplegiak jota geratu zen.[6][7]
Final laurdenak | Finalerdiak | Finala | ||||||||
Ekainak 10 – Durban | ||||||||||
Frantzia | 36 | |||||||||
Ekainak 17 – Durban | ||||||||||
Irlanda | 12 | |||||||||
Hegoafrika | 19 | |||||||||
Ekainak 10 – Johannesburg | ||||||||||
Frantzia | 15 | |||||||||
Hegoafrika | 42 | |||||||||
Ekainak 24 – Johannesburg | ||||||||||
Mendebaldeko Samoa | 14 | |||||||||
Hegoafrika | 15 | |||||||||
Ekainak 11 – Lurmutur Hiria | ||||||||||
Zeelanda Berria | 12 | |||||||||
Ingalaterra | 25 | |||||||||
Ekainak 18 – Lurmutur Hiria | ||||||||||
Australia | 22 | |||||||||
Ingalaterra | 29 | 3. eta 4. postuak | ||||||||
Ekainak 11 – Pretoria | ||||||||||
Zeelanda Berria | 45 | |||||||||
Zeelanda Berria | 48 | Frantzia | 19 | |||||||
Eskozia | 30 | Ingalaterra | 9 | |||||||
Ekainak 22 – Pretoria | ||||||||||
1995eko ekainak 10 |
Hegoafrika | 42–14 | Samoa Mendebaldeko Samoa |
---|---|---|
Entsegua(k): Williams (4) Rossouw Andrews Transformazioa(k): Johnson (3) Zigor kolpea(k): Johnson (2) |
Entsegua(k): Tatupu Nu'uali'itia Transformazioa(k): Fa'amasino (2) |
1995eko ekainak 10 |
Ingalaterra | 25–22 | Australia |
---|---|---|
Entsegua(k): T. Underwood Transformazioa(k): Andrew Zigor kolpea(k): Andrew (5) Dropa(k): Andrew |
Kronika | Entsegua(k): Smith Transformazioa(k): Lynagh Zigor kolpea(k): Lynagh (5) |
1995eko ekainak 11 |
Zeelanda Berria | 48–30 | Eskozia |
---|---|---|
Entsegua(k): Little (2) Lomu Mehrtens Bunce Fitzpatrick Transformazioa(k): Mehrtens (6) Zigor kolpea(k): Mehrtens (2) |
Entsegua(k): Weir (2) S. Hastings Transformazioa(k): G. Hastings (3) Zigor kolpea(k): G. Hastings (3) |
Hegoafrika | 19–15 | Frantzia |
---|---|---|
Entsegua(k): Kruger Transformazioa(k): Stransky Zigor kolpea(k): Stransky (4) |
Kronika | Zigor kolpea(k): Lacroix (5) |
Ingalaterra | 29–45 | Zeelanda Berria |
---|---|---|
Entsegua(k): Carling (2) R. Underwood (2) Transformazioa(k): Andrew (3) Zigor kolpea(k): Andrew |
Kronika | Entsegua(k): Lomu (4) Kronfeld Bachop Transformazioa(k): Mehrtens (3) Zigor kolpea(k): Mehrtens Dropa(k): Z. Brooke Mehrtens |
1995eko ekainak 18 |
Frantzia | 19–9 | Ingalaterra |
---|---|---|
Entsegua(k): Roumat Ntamack Zigor kolpea(k): Lacroix (3) |
Zigor kolpea(k): Andrew (3) |
1995eko ekainak 22 |
Zeelanda Berriak eta Hegoafrikak jokatu zuten munduko hirugarren finala, Johannesburgeko Ellis Park zelai mitikoan, 65.000 ikusleren aurrean. Zeelanda Berriak bigarren finala zuen bitartean, afrikarrek lehenbizikoa zuten. Finalera iristeko, partida guztiak irabazi zituzten bi taldeek, baina zertxobait errazago zeelandaberritarrek. Hegoafrikak ozta-ozta kanporatu zuen Frantzia finalerdian 19-15, eta All Blacksek 45-29 Ingalaterra;[8] partida horretan, Jonah Lomuk lau entsegu erdietsi zituen.
Lehiaren hasiera hunkigarria izan zen, bi hamabostekoak ilaran, ereserkiak entzuten. Espero bezala, partida hasi aurretik Zeelanda Berrikoek euren Haka egin zuten. Epailea Ed Morrison ingelesa izan zen, lan ikaragarria egin zuena partida zuzentasunez eramateko. Atsedenera, 9-6 aurretik iritsi ziren Springboksak, baina bigarren zatian Zeelanda Berriak markagailua berdindu zuen, drop baten bitartez. Neurketa 9-9 amaitu baitzen, hamar minutuko bi zati jokatu ziren, eta berriro oreka nagusitu. Puntuak jaurtiketen bidez egin behar izan zituzten, defentsek ez baitzuten uzten entsegurik egiten. Azkenean, ordea, 15. puntua lortu zuen Joel Stranskyk, dropa gauzatuz.[1]
Partidaren ostean gertatutakoa kirolaren historiako une ikoniko bihurtu da. Nelson Mandelak, Springboksen elastikoa eta txapela jantzita, Webb Ellis kopa eman zion Francois Pienaar Hegoafrikako kapitainari. Bien-bitartean, 65.000 lagun baino gehiago Mandelaren izena oihukatzen. Askoren iritziz, Mandelaren eta Pienaarren arteko besarkadarekin amaitu zen Hegoafrikan apartheida.[3]
Hegoafrika | 15–12 (luzapenean) | Zeelanda Berria |
---|---|---|
Zigor kolpea(k): Stransky (3) Dropa(k): Stransky (2) |
Kronika | Zigor kolpea(k): Mehrtens (3) Dropa(k): Mehrtens |
1995eko ekainak 24 |
Jokalaria | Herrialdea | Entseguak[9] | Jokatutako partidak |
---|---|---|---|
Jonah Lomu | Zeelanda Berria | 7 | 5 |
Marc Ellis | Zeelanda Berria | 7 | 5 |
Gavin Hastings | Eskozia | 5 | 4 |
Rory Underwood | Ingalaterra | 5 | 6 |
Adriaan Richter | Hegoafrika | 4 | 3 |
Chester Williams | Hegoafrika | 4 | 3 |
Thierry Lacroix | Frantzia | 4 | 6 |
Émile Ntamack | Frantzia | 3 | 5 |
Eric Rush | Zeelanda Berria | 3 | 2 |
Gareth Thomas | Gales | 3 | 3 |
Jokalaria | Taldea | Partidak | Entseguak | Transformazioak | Zigor-kolpeak | Dropak | Puntuak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Thierry Lacroix | Frantzia | 6 | 4 | 7 | 26 | 0 | 112 |
Gavin Hastings | Eskozia | 4 | 5 | 14 | 17 | 0 | 104 |
Andrew Mehrtens | Zeelanda Berria | 5 | 1 | 14 | 14 | 3 | 84 |
Rob Andrew | Ingalaterra | 5 | 0 | 5 | 20 | 3 | 79 |
Joel Stransky | Hegoafrika | 5 | 1 | 4 | 13 | 3 | 61 |
Michael Lynagh | Australia | 3 | 2 | 5 | 9 | 0 | 47 |
Simon Culhane | Zeelanda Berria | 1 | 1 | 20 | 0 | 0 | 45 |
Neil Jenkins | Gales | 3 | 0 | 7 | 8 | 1 | 41 |
Diego Domínguez | Italia | 3 | 1 | 5 | 7 | 1 | 39 |
Marc Ellis | Zeelanda Berria | 5 | 7 | 0 | 0 | 0 | 35 |
Jonah Lomu | Zeelanda Berria | 5 | 7 | 0 | 0 | 0 | 35 |
1995eko Munduko Errugbi Txapelduna | ||
---|---|---|
Hegoafrika | ||
2. postua | 3. postua | 4. postua |
Zeelanda Berria | Frantzia | Ingalaterra |
Clint Eastwoodek zuzenduriko Invictus filma txapelketa honetan girotuta dago.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.