1977ko Espainiako Amnistia Legea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
46/1977 Legea, urriaren 15ena, Amnistiarena 1977ko urriaren 15ean Espainian promulgaturiko amnistia legea izan zen, estatu horren urte hartako hilaren 17ko aldizkari ofizialean argitaratu eta indarrean sartu zena.[1]
Remove ads
Preso politikoen amnistia ezartzen zuen lege honek 1976ko abenduaren 15a baino lehen egindako ekintza politikoak, matxinadak, sedizio ekintzak eta laguntza ukatzeak barkatu zituen, Espainiako trantsizioa sendotzeko asmotan.
Lege honen ondorioz, Espainiako epaitegiek ezin dituzte Gerra Zibilean eta frankismoan egindako genozidio ekintzak eta nahitaezko desagertzeak epaitu. Human Rights Watch eta Amnistia Internazionala erakundeen ustetan, nazioarteko zuzenbidearen aurkakoa da, horrelako delituak ezin direlako preskribatu.[2]
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads