From Wikipedia, the free encyclopedia
46/1977 Legea, urriaren 15ena, Amnistiarena 1977ko urriaren 15ean Espainian promulgaturiko amnistia legea izan zen, estatu horren urte hartako hilaren 17ko aldizkari ofizialean argitaratu eta indarrean sartu zena.[1]
1977ko Espainiako Amnistia Legea | |
---|---|
Law identifier (en) | Ley 46/1977 |
Mota | Amnistia-lege Espainiako lege organiko |
Nork bozkatua | Gorte frankistak 296, 2 , 20 |
Argitaratze-data | 1977ko urriaren 15a |
Indarrean sartze | 1977ko urriaren 17a |
Nongo eskumenen mende | Espainia |
Lanaren edo izenaren hizkuntza | gaztelania |
Preso politikoen amnistia ezartzen zuen lege honek 1976ko abenduaren 15a baino lehen egindako ekintza politikoak, matxinadak, sedizio ekintzak eta laguntza ukatzeak barkatu zituen, Espainiako trantsizioa sendotzeko asmotan.
Lege honen ondorioz, Espainiako epaitegiek ezin dituzte Gerra Zibilean eta frankismoan egindako genozidio ekintzak eta nahitaezko desagertzeak epaitu. Human Rights Watch eta Amnistia Internazionala erakundeen ustetan, nazioarteko zuzenbidearen aurkakoa da, horrelako delituak ezin direlako preskribatu.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.