Ōkuma Shigenobu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Ōkuma Shigenobu markesa (japonieraz: 大隈 重信 , Saga, 1838ko martxoaren 11 – Tokio, 1922ko urtarrilaren 10a) japoniar politikaria izan zen. Japoniako lehen ministroa izan zen 1898an eta 1916tik 1918ra.
Remove ads
Samuraien familia batean jaio zen. Holandar eskola batean aritu zen eta ingelesez hitz egiten ikasi zuen. Meiji berrezarpena babestu zuen.
1868an kanpo arazoez arduratu zen. Gobernua utzi ondoren, alderdi zentrista bat sortu zuen eta Wasedako Unibertsitatea sortu zuen. Enperadoreak 1898ko ekainean izendatu zuen lehen ministro, baina lau hilabete baino ez zituen iraun karguan.
Politikara itzuli zen 1914ko krisi konstituzionalean. Koalizio gobernu bat zuzendu zuen eta Alemaniar Inperioari gerra deklaratu zion. Bi urte geroago dimititu zuen.
Remove ads
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau Japoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads