Oscar Terol
aktore espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Óscar Terol Goikoetxea (Donostia, 1969 - ) umorista, aktore eta telebista aurkezle gipuzkoarra da. Euskal Herrian arrakasta izan ondoren, Madrilera joan zen bere karrera jarraitzeko, baina ez zuen hainbeste arrakastarik izan. Batez ere Vaya semanita saioarekin lortu zuen ospea, gaztelaniaz euskal estereotipoak eginez, Txomin del Regatoren antzeko pertsonaiekin[1][2].
Oscar Terol | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Óscar Terol Goikoetxea |
Jaiotza | Donostia, 1969 (55/56 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | komediantea eta gidoilaria |
Biografia
Donostiako Amara Zaharra auzoan jaioa, bertako auzo bizitzan jardun zuen, besteak beste hango Mundo Nuevo aisialdi elkartean. Sortzaile malgu moduan nabarmendu zen hasieratik bere ibilbide profesionalean da eta hainbat arlotan lan egin du, gehienetan umorearen inguruan. Idazlea, aurkezlea, aktorea, irrati-esataria... Ospea ETBko Vaya semanita saioarekin heldu zitzaion; saio horretan aurkezle, aktore eta gidoigile lanetan aritu zen bere anai-arrebarekin batera, Susana (1971) eta Iñaki (1972). Kike Díaz de Radarekin batera (Donostia, 1959) bi liburu prestatu zituen: Todos nacemos vascos (2005) eta Ponga un vasco en su vida (2006). Espainian ere saiatu da formula bera errepikatzen arrakasta handirik izan gabe. Haren komunikatzeko hizkuntza nagusia gaztelania da; dena dela, euskaraz zenbait cameo eta paper txiki egin ditu ditu, esaterako ETBko Martin saioan.[3]
Beranduago, Allí abajo bezalako telesailetan hartu zuen parte, euskal kuadrilla baten buru, kritika txarrekin[4]. COVID-19 pandemiaren testuinguruan, negazionismoaren tesietara hurbildu zen, hainbat bideo igoz bere YouTubeko kanalera. Ideia horrekin ere Cádizko inauterietan, Gran Teatro Fallan, chirigota bat aurkeztu zuen, Voxeko kide Katy Balberrekin, batera publikoaren haserrea eta oihuak eragin zituena[5][6].
Lanak
Telebista
Irratia
Zinema
- 2008 Sukalde kontuak, Aitzpea Goenagak zuzendutako filma.
Saiakerak[7]
- Todos Nacemos Vascos. Punto de Lectura ISBN 8466303308..
- Ponga Un Vasco En Su Vida. Aguilar ISBN 840309700X..
- La era del estreñimiento. Santillana ISBN 978-84-03-09855-8..
- Técnicas de la mujer vasca para la doma y monta de maridos. Aguilar ISBN 978-84-03-10071-8..
- El vasco que no comía demasiado. ISBN 9788403101272..
Erreferentziak
Kanpo loturak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.