Éviango Hitzarmenak, ofizialki Déclarations gouvernementales du 19 mars 1962 relatives à l'Algérie, Frantzia Aljeriaren askatasuna onartzeko ituna izan zen. Hitzarmenak 1962ko martxoaren 18an Évian-les-Bains hirian (Auvernia-Rodano-Alpeak) sinatu ziren, Frantziako eta Aljeriako Errepublikako behin-behineko gobernuaren (GPRA) ordezkariek artean, horrela Aljeriako gerrari amaiera emanez.[1] Horren ondorioz, martxoaren 19tik hasita, Aljeriako lurralde osoari aplikatu behar zen su-etena ezarri zen. Akordio hauek oraindik izenik ez zuen zortzi urteko gerra bat amaitzen zuten. Gatazka horretan Frantziak 400.000 soldadu inguru hedatu zituen Aljerian eta 250.000 eta 400.000 aljeriar artean hil ziren (milioi bat baino gehiago FLNren arabera).

Datu azkarrak Mota, Data ...
Éviango Hitzarmenak
Thumb
Motatratatu
Data1962ko martxoaren 18a
KokalekuÉvian-les-Bains
HerrialdeaFrantzia
Nongo eskumenen mendeFrantzia
Parte-hartzaileak
Sinatzailea
Louis Joxe (en) Itzuli
 Zein ordezkatzen du: Michel Debré cabinet (en) Itzuli
Krim Belkacem (en) Itzuli
 Zein ordezkatzen du: Provisional Government of the Algerian Republic (en) Itzuli
Lanaren edo izenaren hizkuntzafrantses
Honen ondorioacease-fire of March 19, 1962 (en) Itzuli
French Évian Accords referendum (en) Itzuli
1962 Algerian independence referendum (en) Itzuli
Itxi
Thumb
El Moudjahid egunkari aljeriarrak itunen berri emanez.

Akordioak berresteko, Frantzia kontinentalean 1962ko apirilaren 8ko erreferenduma egin zen, eta botoen % 91k akordioak aplikatzeko botere osoa eman zion gobernuari. Aljeriaren aldean, independentziarako erreferenduma 1962ko uztailaren 1ean egin zen; botoen % 99.72 aldekoak izan ziren.

Hitzarmenak sinatu arren biolentzia ez zen amaitu. Organisation de l'Armée Secrète OAS, batetik, eta FLNko muturreko nazionalistek eraso eta ekintza ugari eragin zituzten Hitzarmenak sinatu eta gero.

Negoziatzaileak

FLNko Delegaritza
  • Krim Belkacem
  • Saad Dahlab
  • Zohra Drif
  • Rachida Drif
  • Ahmed Boumendjel
  • Ahmed Francis
  • Habiba Boudar
  • Taïeb Boulahrouf
  • Mohamed Seddik Ben Yahia
  • Rehda Malek
  • Kaïd Ahmed (Slimane komandantea)
  • Katia Belkhadem
  • Comandante Mendjli
Frantziako Delegaritza
  • Louis Joxe
  • Bernard Tricot
  • Roland Cadet
  • Yves Roland-Billecart
  • Claude Chayet
  • Bruno de Leusse
  • Vincent Labouret
  • Jean Simon (jenerala)
  • Hubert de Seguins Pazzis (teniente koronela)
  • Robert Buron
  • Jean de Broglie

Datu batzuk

Akordio horiek amaiera ofiziala eman zieten 132 urteko kolonizazio frantsesari eta zazpi urte eta bost hilabeteko gerrari. Gerran 130.000 aljeriar inguruk eta 400.000 frantziar borrokalarik hartu zuten parte. Borroketan milioi eta erdi aljeriar hil ziren, Aljeriako estatuaren arabera, 250.000-400.000 aljeriar artean Frantziako estatuaren arabera. Frantziako 28,500 soldadu ere hil ziren, 30.000tik 90,000 Harkiak, eta 4.000-6.000 arteko zibil europearrak (baita 65.000 zauritu ere).

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.