Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Guillaume Victor Emile Augier (Valence, 1820ko irailaren 17a - Croissy-sur-Seine, 1889ko urriaren 25a) frantziar poeta, antzerkigile eta idazlea izan zen.
Émile Augier | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1857ko martxoaren 31 - 1889ko urriaren 25a ← Narcisse-Achille de Salvandy - Charles de Freycinet →
1852 - 1856
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Guillaume Victor Émile Augier | ||||||||
Jaiotza | Valence, 1820ko irailaren 17a | ||||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||||
Heriotza | Villa Augier (en) , 1889ko urriaren 25a (69 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Q106518708 | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Victor Augier | ||||||||
Familia | |||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Henrike IV.a lizeoa | ||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | antzerkigilea, poeta, idazlea, dramagilea, liburuzaina eta politikaria | ||||||||
Lan nabarmenak | |||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Kidetza | Frantses Akademia | ||||||||
| |||||||||
Guillaume Pigault-Lebrun eleberrigilearen iloba, Émile Augier Valence-n jaio zen ingurune burges ondo pentsatzailean. Heziketa zaindua jaso zuen eta, familia Parisen finkatu zenean, 1828an, bikain ikasi zuen Henrike IV.a Lizeoan (Aumaleko dukea ikaskide izan zuen bertan) eta, ondoren, Zuzenbide Fakultatean. Izan ere, hasiera batean, zuzenbidera dedikatzea pentsatu zuen, antzerki testuen zirriborroak aldi berean hasiz. 1844an bere drama La ciguë-k, Comédie-Française-k baztertuta, arrakasta izugarria lortu zuen Odeon antzokian.
Estreinaldi honek bere ibilbide dramatikoa abiarazi zuen, ordutik arrakasta handiz betea: L'Aventurière (1848) eta Gabrielle ( 1850), bertsotan idatziak, ondoren Le Gendre de M. Poirier (1854), Le leonesse povere (1858) eta Les Effrontés (1861), prosaz idatziak.
1857an Frantziako akademiko hautatu zuten. 1862an, Les Fils de Giboyer, klerikalismoari erasotzen diona, Napoleon III.aren esku-hartze pertsonalari esker soilik antzeztu zen. Bere azken komedia, Les Fourchambault, 1879an taularatu zen.
Valencen inauguratu zen 1897an egundoko monumentu bat, musek inguratutako harrizko oinean hogei metroko altuera zuen Émile Augier-en irudia duena. 1942an suntsitu zuten, Bigarren Mundu Gerran, estatua osatzen zuen metala okupatzaile alemanek konfiskatu zutenean.
Bere kezka sozial eta politikoak bereziki nabarmentzen dira Le Gendre de Monsieur Poirier, arrakasta handiena izan zuena, Les Effrontés, Le Fils de Giboyer, Lions et Renards, La Pierre de touche, La Contagion, Paul Forestier eta Jean de Thommeray .
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.